Denborak higatzen du dena, diamanteak salbu, eta inguratzen gaituen oro, zimeltzen doa, ezin bertzean bezala.
Ezusteko gogor eta frustrazio anitzez gain, bada tabu handia: gure lanak eta hauei lotu bizipenak, sustut aipatu behar ez direnak, aipatzen ez direnak sekulan. 2011/12/31
2011/12/26
San Joanak
… tupustean, ekainean ospatzen direnak jiten zaizkigu gogora. Udako solstizioko San Joan, udaren gorena markatzen eta su gorritan gaitz guziak erre behar dituena.
Alta, beste solztizioan ere izaten da San Joan. Bata ala besteari buruz frango idatzi izan da, gisa batez edo bestez. Gaurko egutegietan, negukoa, ofizialki abenduaren 27an gertatzen da. Adin haundiko zenbaiten ahotan besterik entzuten da. Edozein iskribuk baino balio gehiagokoa delakoan, istorio zenbaiten kontatzeko parada galtzea domaia liteke.
2011/12/23
Euskal kultura: negozio aukera da
Eguberri garaietara helduak gara. Azken
bi hilabeteetako sariak frenetikoki xahutzera goaz guziak eta bizar
xuri itxurako panpinak lerrokatzen dira etxeetako leihoetan behera
zilintzo.
Euskal herritarrak, horren guziaren
erdian etorki gira gurearekin, tradizioz, dinamika kontsumista eta
indibidualista guzi horien kontrakoa. Horren
lekuko Olentzeroren pertsonaia bera. Olentzero, gaitzeko potreta:
zikina, beltza, zarpaila, mendi zilo batetik etorria, opari gutxi
ekartzeaz gain, ikatza banatzen duena. Alta, sinbolo indartsuz betea
da, gaurkoak direnak eta izigarri baikorrak.
2011/12/21
euskaraz? (8)
… edo noiztenka ahoa bete hortz
nagoela.
Orain dela aste pare bat, autobusean gindoazela, bikotea eta
haurrarekin, semea kalaka gorrian usaian bezala, inguruko guziak beha
abenturei. Parean, adineko emazte bat munttoa, hirurogeita zenbait
urteak ontsa eramanki zituena. Garaztarra-edo izan behar zuen,
mintzoarengatik.
Eskuaraz zuzendu zitzautan.
2011/12/08
Hamasei-hamazazpi
Hamasei-hamazazpi urtetan, lehen
aldikotz belar puska batzuk erre nituelarik xuxen jakin gabe zer
ziren, pentsatu nuen net mentsa izan behar zela, goitika aritzekotan
eritzeraino horrelakoen erretzeko.
2011/11/25
Euskara erakasleak oinutsik
Gertatzen direnen artean, munduan zehar,
gertatzen dira batzuk frango harritzekoak. Autoz egindako bidaietan,
badira istorio kondan aritzeko tarte izigarri aberasgarriaketa iragan egunean istorio miragarri bezain argigarri
horietarik bat ekarri dit ene bidaideak.
Txinan. 20. mendearen erditsutan, MaoZedong-en deklarazio batzuetatik, sortu ziren gaurko egunean
« Médecins aux pieds-nus » (oinutsik diren medikuak)
deitzen ditugunak edo horrela ezagun ditugunak.
2011/11/20
Euskara erakasle bizia: zirriborroa
Euskara salbatuko duzu.Euskara erakatsiko duzu, agian salbatuko da.Jendea euskaldunduko duzu.Jendea euskaldunduko da, hala nahi edo behar badu.
2011/11/19
Brigada
« Euskaldun brigada » bat
sortu da Baionan eta sortu dutenek horrela deitu dute.
Euskaldun tropa bat, orotara hamar bat
pertsonakoa, bilduko da larunbat goiz guziz eta erosketak eginen ditu
merkatuko inguruetan, hots Baionako zentroan, ahal den neurrian
euskaraz. Hau da, usaian egin ohi dituzten erosketak berak burutzen
saiatuko dira euskaraz eta horretarako guneak identifikatuko.
Iniziatiba ez da bideratua izan, ez da jendeari planteatu zaion
proiektu edo eginkizun bat: bapateko batean erabaki dena,
euskaltzaleak zentzu zabalean diren batzuen artean. Taldeko batzuk
euskara ikasten ari dira, beste batzuk aspaldian ikasirik dira eta
pare bat euskalgintzako kideak gira (seguraski horrelako konpainietan
ongi etorria eta sosegugarria izaten delako euskaldunak izatea,
segurtatzeko behar izanez gero « euskara ontsa dakien bat »
eskupean dela edo).
2011/11/13
Aktiboak eta pasiboak. Osoak eta besteak.
« Euskarak hiztunak behar ditu,
sortu behar dira.
Hiztun osoak, aktiboak. »
Bata bestearekin baletor bezala eta
moldeetatik aterako bagenitu bezala, beste batzuek ravioliak nola.
Azken hilabeteetan, hizkuntza arduradun
eta eragile anitzen gogo eta ahotan loratu ideia da.
Ez da nehor altxatuko denik horrelako
deklarazio bat entzunik, nolazpait egia baita eta denen helburua.
Deklarazio definitzailetzat bada,
trinkoegia, lausoegia, mugatzaileegia iduritzen zait.
Nire iduriko, zenbait lasterbide eta
amalgama tarteko, nahasten dira gauza frango: hiztun motak ez dira
gehiago desberdintzen batetik eta bestetik bat hobetsiz besteak
desbaloratzen dira, gainera ez da desberdintasunik egiten hiztun mota
eta jarreren artean, bide beretik errealitatearen parte handi bat
ukatzen dela.
2011/11/11
Itzuli da San Martineko uda
Orai dela urtea nunbait han, hasi nintzen hementxetan idazten.
Hementxetan hastea ez da arras egia,
bizpahirugarren aldikotz blog bat suntsitzen bainuen beste baten
sortzeko, batez ere han jarri zenbait ez baitzizaizkidan gehiago ezagun. Bilakaeraren lekuko segi zezaketen? Menturaz.
Hots, etxetiarren etxe alda guziak
gauzatu beharreko SanMartinetako tradizioari jarraikiz, leku bat utzi
eta toki berri-berri batera abiatzen nintzen.
Garaian ez nuen ez ardatzik, ez
xederik, ez fitsik, ez bazen burukomin zenbait en
kaxatzea, denbora pasan eta auherkeria kotsia dela, ez nuen uste hainbeste
izkiriatzea.
Egun, ez dut duela urtea baino helburu argiagorik, nahiz merezi lukeen piska bat lantzea, hautu batzuk egitea, blogaren ordenatzea edo, zergatik ez, bikoiztea.
Egun, ez dut duela urtea baino helburu argiagorik, nahiz merezi lukeen piska bat lantzea, hautu batzuk egitea, blogaren ordenatzea edo, zergatik ez, bikoiztea.
Aldi berean, eklektismoa ezaugarritzat
dut eta gainera hain da goxo kanpoan, San Martinetako udako haize firfira epelen artean, ilunabarreko zeru urreztatuei beha...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)