2014/12/27

Maite dut flipatzea. Baina ez hainbeste.

Azken urteetan Estatu Batuetatik etorri “berritasun” pedagogiko bati deitzen zaio flipatzea.
Desmartxa pedagogiko honek, iduriz, gero eta irakasle gehiago seduzitzen ditu, arrazoin parte haundiarekin dudarik gabe. 

2014/12/26

Amen armairuak

Gure amen ganbaretako armairuak eredugarriak izaten dira, oihal junta eta lerrokatu usaintsuz beteak. Apalez apal, gauza bakoitzak du lekua, erantzuki, akatsik gabeko leku eta arimen altxaleku. Atea ideki orduko aireratzera uzten dituzte haize leun urrin eztiak, izpiliku arrastoak eta zurak xurgatu liho garrantzituarenarekin batera. Hauen aldean, ohea estaltzen duen mantak zurail munttoak ere berekin dakarzki etxea atxikitzen dakienaren aztarnak. Dena da xuri baino xuriagoa - ez baita afera ttipia edo bazterrera uztekoa-, plegu onean ezarria, itzal, mantxa eta akatsik gabea.

2014/12/19

Maite ditut… uzkinazoak

Gogoan dut haurra nintzela, zozokeria bat egiten nuelarik, erraten zitzaidala “ze uzkinazoa egiten duzun!”. Konplimendua ez zen ene gustukoena, noski.

2014/12/01

Elkarrizketa eleanitzak


Gaur zer pentsatua eman dit elkarrizketa eleanitzen eta inter-ulermenaren gaiak eta hainbat ohar interesgarri irakurri ditut @garaigoikoa eta @ZEtxeburua -ren txioetatik.

Duela zenbait aste TELP tailer batean hasi zen kontua aipatu zirelarik “elkarrizketa eleanitzak”.
Planteamendua argia zen eta interesgarria: hizkuntza desberdinak menperatzen dituzten jende artean bakoitzak bere hizkuntzan komunika dezake, aitzinetik jakinik pareko guziek ulertzen dutela.
Orduan, ikusi nion interes anitz eta ikusten dizkiot oraindik.
Elkar-ulermena segurtatua izanik, euskaldunek ateak idekiak genituzke gure hizkuntzan aritzeko eta parekoak nahi duen hartan erantzuteko eta bide beretik ikasteko prozesu batean sartua denak aukerak ditu euskararen entzuteko eta biziarazteko, baita hizkuntzaz den pertzepzioa aldatzeko.