2013/11/24

Euskaraz? (18)

-“ Bai, gure haurrek aipatzen zaituzte maiz! Nire ustez, beldurtzen dituzu. Beti euskaraz aritzea galdegiten baitiezu.”

2013/11/17

Maite dut... bizitzea

Orain dela urte pare bat, galdetu izan zitzaidan iritzi bat transmisioa eta euskarari buruz. Gauzak ez nituen hain argi seguraski, nihaurk galdera gehiegi nituelako.
Duela zenbait aste, parada izan nuen Xamar-rekin mintzatzeko eta gogoeta izigarri interesgarria plazaratu zidan kulturaren transmisioaz eta eragiten zuen motibazioaz ikasleengan. Pena izan nuen berekin ez kontestu egokiagoan gertatu izana sakontzeko. Beste behin izan beharko du. Hortik landa, aitortzen dut, segitu dut bere hitzekin itzulika: kultura eta kultur eduki eta espresioen erakaskuntzaz, hizkuntzaz, motibazioaz eta norberaren identifikazioaz hizkuntza eta orohar komunitate batekin.