2012/04/23

Maite dut enbeia ukaitea

Erran dezadan, oporrak maite ditut. Dudarik gabe.
Ez baitezpada deusen ez egiteko parada izan behar bailukete, baizik eta beste gauza batzuk egitekoa, ez ohizkoak hots, usaian egiten ez direnak, denborarik ez baitut, antolaketa mailan dena ipurdiz gora joaten baitzait... Ene kasuan biziki preziagarria da, jakinik barreiatzeko arrazoinak eta gainera jitea ere ez ditudala eskas. Egiaz maite ditut oporrak, zenbait gaien inguruan pentsatzeko aukera izaten direlako, agendarik gabe eta presiorik gabe, parasitoetatik urrun, izpiritua libro. Ixilik eta korapilatzeko arrisku gutxirekin.

2012/04/09

Nor dira?

Ikastolako aitamen artean naizenetik, deskubritu dut elkarte baten alde bat.
Hobeki erran berriz deskubritu dut horrelako egituretan, talde profesionalaren paraleloan edo ondoan, kausitzen den bolondresen masa eta eraman lezakeen lana, azken urteetan bistatik galdua nuena.

2012/04/07

Urrats pare bat

Badu orain zenbait urte euskararen geroa erabileraren menpe ere, besteak beste, jartzen dela.
Hasiera batean egituretan azaltzen zenean euskararen presentzia eta erabilpena bermatu behar zutela, harrera aski hotza izaten zen. Gero, iritzi publikoa euskararen aldekoa bilakatu zen, bereziki gizartearen parte handi bat eta eragile frango honen aldekoak agertzen joan ziren arau.
Iparraldeko hainbat egitura publikotan Erakunde Publikoaren politika eramateko euskara teknikariak sartu zirenetik gauza frango aldatu dira. Hasiera batean itzulpen egitea eta langilegoaren formakuntzak planifikatzeaz gain, gauza gutxiren egitekoa ematen zuen. Oroz gainetik, nehork ez zuen soberarik argi zer izan zitekeen hizkuntza plangintza eta elebiduntasunaren txertatzea organo batean.