2014/07/21

Prest izatea eta prestatua izatea

Uztaritzeko herriak berriki deklaratua du euskara hizkuntza ofiziala bere herrian.
Ekintza zoriontzekoa da, duda izpirik gabe.

Prefetak salaketa jarri omen dio, Frantses Konstituzioaren 2. artikuluarekin bat ez datorrelako horrelako erabaki bat eta batez ere hizkuntzaren konpetetentzia ukatu nahi baitzaie lekuko instituzioei.
Zein ondorio izan ditzake horrelako erabaki batek? Gertatu den arte, nik bederen ez dut gogoeta anitz eraman holako bati buruz. Zer pasatzen da erabakia hartu ondoan? Zer eta nola egin, zein lehentasunekin, zein ahalekin?

2014/07/11

Bakoitzak bere egia

Presoen aldeko manifestaldira joan gabe ezin egon eta gainera aro ederra zela haurrekin joan ginen.

Haurrak tipiak dira baina ez da lehen aldia manifestaldietara joaten direla, gustatzen ere zaie, batez ere lemak oihukatzea, giro horretan kulunkatzen dira eta. Preziatzen dute gauza bakarra holakoetan.