2013/03/31

Loratzen direnean amulak


... gauza nola gertatzen diren, gaur zaizkit amulak agertu non nahi lilitan; ibilki ginela bazter guziak emokaturik ziren.
Aberri egun honetan justu xuxen.
Gogora nola ez daiteke jin Etxamendiren kantua? Eni beti hola gertatzen zait.
Ez da atzokoa baina gaurkoarekin bat egiten segitzen du. 

Urrun gatibaturik direnentzat eta orainokoan nehun segitzen duten poetentzat ere.


2013/03/03

Herri bat

Azken denboretan, bereziki kontestu « berriak » direnetik, han eta hemen loratzen dira ipar eta hego, gure herritasunari buruzko analisiak. Aitortuko dut, ez dakidala nola hartu behar ditugun eta zer egin, anitzetan batzuen profilaren egitetik eta konstatazio subjektiboetatik haratago ez dutenean neholako ondorio eta aldaketarik planteatzen, hots ez dutenean bilakaera potentzial baten pista konkreturik proposatzen alde batera edo bestera. 
Herri bat garela segur baina aitzinekoen argira,  guhaurren gatibu.

2013/03/02

Jon Anza

Gaurko JPBk gai bat berriz ekarri du gogo guzietara eta barneak berriz ere irauli dizkit.
Oroitzapen zenbait baditut, oraino argiak, denak atseginak.

2013/03/01

Etiketatzea

Hego Euskal Herrian hizkuntzaren normalizazioan azken urteetan biziki modan izaten da ziurtagiriak banatzea, mota eta kolore guzietakoak, eragileei, euskaraz egiten dutenaren araberakoak, lantokietan eta dokumentazioan agerian ezartzen dituzte fierki.

Bitxiki Ipar Euskal Herrian, horrelakoak ez dira agertzen. Badirudi neke ere dela horiek moda ezartzea. Banatzen den « euskararen label » bakarretarik bat da Bai Euskarari eta nere iduriko mugak erakusten ditu hainbat aldetatik: duela urteetako kontua baita alde batetik, baina bestalde batez ere iniziatiba popularra izaten delako eta eragile pribatuak hunkitzen dituelako, beraz, berez, borondate onarekin ari direnak. Betiko bolontarismo horrekin jokatzen du eta babes gutxirekin iduritzen zaidanez.
Pentsatzen dut hizkuntz politika arduradunak doi bat hozpilak direla gaiarekin, berek jakinen dute zergatik, eta bide horretan ausartzea eta konkretisatzea zaila zaiela.