Inguruz inguru, gogo eta begiak nun
alha eta anitz errateko.
Nire begiak, azken asteetan, bide
bazter, karrika izkin eta leku frangotan alhan ibili dira, informazio
anitz kausitzen diren eremuetan, hala nola euskarazko kurtsoetara
etortzeko deialdiak.
Afitxak, lemak eta irudiak tole,
bakoitzak bereak. Guziak eragile pribatuenak.
Ikasgeletara jendea oraino itzultzekoa
delarik, neke da erraitea nolakoa etorki den aurtengoa.
Azkenean noraino heltzen dira betikoak
beren ekimen eta izerdiz? Zenbat jende hunkitzen da? Noraino dira
emankorrak zabaldu mezuak? Jendea ez ote da etortzen dagoeneko
interesa duelako, euskaldunekin harremanetan delako, aitzinetik
sentsibilitate eta gogo zenbaitekin?
Beste guziek, entzuna ote dute hemen
erabilki dugun hizkuntzaz, honen interesez eta beste?