2014/11/11
Pedagogia eta ezina
Ene funtsezko eginkizuna, lanean naizelarik behintzat, pedagogoa izatea da. Hau da jendeari transmititzea zerbait, gisa batez edo bestez.
Ausardia piska bat izanez, definizio biziki pertsonal batekin, erranen nuke ene eginkizuna hau dela: burua astindu jakiteko nola debru eginen dudan gauza bat edo beste helarazteko bigarren bati, edo, ulertzea zein den eginen ez dudana, gaizki egina, transmisioan porrota zergatik gertatu den jakiteko. Sekulako tertulian luzatu gabe, pedagogo onak helarazi behar dituenak hauek dira: jakintza edo prozedura multzoak, egiteko molde eta gaitasun praktikoak eta, hirugarrenik, jarrerak. Azken urteetako gogoetak jarraikiz, opzionalki (nahiz ez dudan arras partekatzen) savoir devenir delakoa ere, etorkizunean proeiktatzeko gaitasuna helarazi beharko genuke. Bistan dena luza gaitezke, baina larriena hor da.
Nunahi egonik hona
Azken urtebetean gutxi ibili eta kasik lau hilabete ez dudala deus sartu hemen.
Aste luzeak eta dorpeak izan dira enetako, hortaz ez da izan ez nuela deus errateko, baizik eta gogo eta denborarik ez.
Nunahi sufriturik, berriz hemen nago.
Aste luzeak eta dorpeak izan dira enetako, hortaz ez da izan ez nuela deus errateko, baizik eta gogo eta denborarik ez.
Nunahi sufriturik, berriz hemen nago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)