2017/11/30
2017/11/29
Juduak bezala. Edo ez.
- A: vous mettez une étoile comme les juifs?
Gaur ene lehen pasarte korapilatsua bizi izan dut. Eta pareko mutur saldari azaldu diodanean zertan zen BAM dinamika, zenbat ginen, zein zen gure helburua, ene tertulia dibulgatiboa moztu du aurrekoak, irri trufakor batean botaz, juduen pare ezartzen genuela izar bat. Hots, gure euskaldun patua afitxatzen dugula miserableki.
Beharrik, eskafandra soinean ateratua nintzen! Herri honetan ez baitu sekulan atertzen!
2017/11/28
Kondizionatuak
Gaur BAM ekimenaren bigarren eguna izan da.
Errutina dela erratea gehiegizkoa litzateke. Baina kuraia handiarekin ekin diot gaur ere. Kuraia baino poz handi bat. Zerbait handi egitera doanak sendi lezakeenaren antzekoa.
Bada harrigarria noraino barneratua dugun gure nahiak ezinak direla. Kondizionatuak izan gabe zuzenean, suabeki txertatu zaigun/diguten kontzeptua da: euskaraz aritzean zein erraz zaigun heltzen inpresioa gure lekuan ez gaudela, nahasten gabiltzalako inpresioa zein fite ematen diguten. Hala konfirmatu dit auzoko okindegiko saltzaileak, atzoko berberak, begiradarik ere ez didanean zuzendu “egunon” batean hasten entzun nauen momentutik.

2017/11/27
Salto pizinara
Goiz honetan ene txapa jantzi dut ene lagunek bezala eta atera naiz karrikara.
Ximiko bat egin dit, dardara txiki bat bihotzean. Nahiz eta egunak diren jada soinean eramaten dudala ene seinale liranja, gaur izan da egun handia, azken sei hilabeteetan amestua. Beste 800 kide izan dira ni bezala salto egin dutenak pizinara.

2017/11/05
Hobeki zen lehen
- "Hobeki zen lehen!"
Solasen erdian batek bota du.
Bai, botaia da, erranaldia, erretorikoa, dioena baino zerbait gehiago salatzen duena eta elkarrizketa oro antzutzen.
Bota duena paternalista izan daiteke, kutsu erreakzionariokoa. Hala ondoriozta daiteke ez balitz hori baino konplexuagoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)