Batzuetan egoten gara pentsatzen hizkuntzen aldeko legeek zertarako balio duten ? Horretan jakitun direnek erraten dute : « baliatu sistema honek dituen hutsuneak existitzeko, orain arte bezala segi. Etorriko balitz beste egoera bat, zurruna izan daiteke ezustean ». Pentsa daiteke, lege sistema trabagarria izan daitekeenez, hobe dela lege txarra baino legerik gabe egotea. Bestalde, leku batzuetan hizkuntza legeek 40 urte bete dituztenean, begi bistakoa da sistema legislatiboak duen muga. Legerik ez den lekuetan badakigu, ezagupen bat, dena izanik ere, beharrezkoa dugula.
2013/04/26
2013/04/25
Erabilera planak: biharamunak
Duela gutxi edo aski urte bat eta erdi, Pirineo Atalankikoetako KOntseilu Orokorreko Baionako antenan, iragartzen ziguten euskararen erabilera plana antzeko bat martxan ezarriko zutela.
Zerbitzuz zerbitzu, arloz arlo eta langilez langile, garai egin ziren diagnostikoak.
Erabaki batzuk hartu ziren eta helburuen betetzeko batez ere formakuntza planak martxan eman.
Garaian, sekulako ilusioarekin hartu nuen berria eta kondatu nuen hementxetan.
Geroztik denbora iragan da eta nehork ez du honen berri komunikatzen. Diotenez, aitzina egin du, diotenez zerbitzu buruek trabak jarri ez baina zaila gertatu zaie gauzatzea, diotenez arduradunen errotazioak lanak berantean ezarri ditu.
Diotenez gauza andana baina nik ez dut ikusi nihun horren inguruko komunikaturik.
Agian ez delako deus komunikatzeko?
Diotenez, iniziatibaren eramalea beste lan eta ardura batzuetara deitua da. Ordezkaria, diotenez, jandanik aurreikusia eta hau ez batere euskararen aldekoa.
Domaia da, azken batean. Izigarriko sorpresak hartzen ditut maiz eta sinesten dut holako gauzetan inozenteki.
Azken egunetan beste entitate batzuetan erabilpen plan gisako batzuk martxan eman nahi direla entzuten da. Ni, beti bezala, niziki baikor naiz, konbentziturik gure hutsetatik ikasten dugula, sinesten dudalako egun oroz gauzak aitzina atera daitezkeela. Eta beha naiz, ea noiz jakinaraziko diren bide ofizialetatik, zein diren entitate horiek eta zein diren hartuko diren neurri eta bideak.

2013/04/21
Maite dut ... brikolatzea
« Irakasle horrek brikolatzen du ».
Nola ulertu behar da ohar hori ? Pentsatu behar ote da irakasle hori auher bat dela ? Ipurterre bat ? Errebelde bat ? Ahalik eta gutxien egiten ibiliko dena ?
2013/04/16
Maite dut … zaila delarik
Badut talde bat itzulpena lantzen duena, laneko dokumentuak, dibulgazioa egitekoak, denetarik. Lan bat hasten dugunean klasean, bereziki testu nahiko konplikatu baten itzulpena egitean, ikasleak abisatzen ditut zaila izanen dela eta hor, harrigarria, pasatzen dugun tartea elkarrekin lan egiten ez da batere berdina izaten.
Zailtasunaz abisatu ditut. Badakite.
Ez gara profesionalak, baina zer? Egitekotan gauzak ontsa egiten ditugu guk ere.
Testua hartu dugu, irakurri, izen bereziak eta terminoak isolatu, korapilotsuak diren itzuli eta pasarteak azpimarratu lehentasunez tratatzeko. Bapatean gure kontzentrazioa eta intentzioa komunak dira.

2013/04/13
Internazionalismoa da?
Azken hilabeteetan, agian Deiadar efetuarengatik neurri batean, Frantziako beste hizkuntza gutxituetako hainbat egitura eta jendeekin harremanetan egoteko parada izan dut. Ez nahi bezainbat denboraz eta ez nahi bezainbat gogokoak nituzkeen gaietan sakontzeko. Alabaina harreman batzuk bederen badira eta biziki atsegina da. Batez ere, inpresio hori egoera berean bizi diren beste langile batzuena, baldintza berdintsuetan, ipar berarekin eta gogotsu, tirahalan baina harremanetan aritzeko nahi argiarekin.
2013/04/07
Parte hartzeaz
« Parte hartzea aztergai » izan zen iragan udan UEUk antolatu ikastaroetarik baten izenburua.
Urte guziz, uda heltzen denean ikastaro bat edo beste egiten dut eta aurten honetara joan nintzen. Ez dakit zer espero nuen, gaia interesgarria iduritu zitzaidan hasteko, seguraski orduan frango entzuten zelako honetaz, parte hartzea, auzolana eta horrelako gaiak frango modan izanki. Berria den zerbaiten kutsua hartu nion, sistema demokratiko guzien oinarrira joatearen hori berpiztea, ez dakit. Eta garaian denbora ere atxeman nuen, nahiz idaztekoa gelditu zaidan geroztik.

2013/04/06
Abertzaletasunaz
"Abertzale izatea zer da?"
Hau izan zen Enbata agerkaritik luzatu zidaten gaia, iparraldeko mugimendu abertzaleak 50 urte betetzen dituenez, gaurko abertzaletasunari edo abertzale izateko molde eta ikuspegi desberdineri buruzko gogoeta bultzatu nahian.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)