brikolatzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
brikolatzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/04/21

Maite dut ... brikolatzea

« Irakasle horrek brikolatzen du ». 

Holakoak entzuten ditugu maiz eta ez dakit beti zer pentsatu horretaz. Aldi berean zer da brikolagea? Bere horretan ba ote dut zerbait txar? Badu onik ere? Gaiaz han eta hemen atxeman ditut gauza batzuk, serendipitatea lagun noski, eta doi bat argiago dut orain.

Nola ulertu behar da ohar hori ? Pentsatu behar ote da irakasle hori auher bat dela ? Ipurterre bat ? Errebelde bat ? Ahalik eta gutxien egiten ibiliko dena ?