Bizian (normalki) gutxitan aritzen gara alegia, ez bada jostatzeko edo antzerkilariak garela, edo berdin ere bizimolde hori garatu dugula. Alta, maizegi oraino, irakaskuntza lanetan ari garelarik, hainbat gauza irakatsi ondoan, ikasleei galdegiten diegu egitea “alegia”, nik dakita zer “egiten balute bezala”, “imaginatzea”, gaia “funtsezkoa balitz bezala” jorratzea. Gaiak ere gisa horretan luzatzen dira batzuetan hasten direlarik “demagun, egoera hau da, rol hau duzu, egun batez horrelako zerbait biziko bazenu...” eta bertsolariak bezala erantzutea. Mintzatzen direnean, kasurik hoberenean klasekideekin/ klasekideentzat mintzatzen dira. Idazten dutelarik gehienetan irakaslearentzat partikulazki idazten dute, honek zuzen dezan.
Bizkitartean kondatuko dizkiegu istorio politak diotenak euskara hizkuntza bizia dela, erabiltzen dena, balio duena komunikatzeko munduarekin, ikasten dutela gizartean erabiltzeko, ez irakaslearengatik eta abar luze bat. Mila aldiz itzulika erabilki ditugun dokumentuetan azalduak dira zernahi eginkizun eta hortik “nola hizkuntza ekintza sozialen burutzeko tresna baizik ez den, bilatzen dela besteengan eragitea eta elakrbizitza eta hurbilpenak akzionala izan behar duela, zeregin (erreal) batera zuzendua”... Baina gero biziki zaila da praktikara eramatea eta klaseko simulazioa da usu ahal den bakarra.
2012/03/30
2012/03/27
Euskaraz? (11)
....mais que parle-t-il donc?
- Non mais mon fils ne parle pas français. Je vais traduire.
- Mais que parle-t-il donc? Mais... vous parlez français vous? Quel âge il a?
- Trois ans et demi...
- Attendez mais... il parle au moins?
- Oui. En basque. Très bien.
Eta nireak kondatzen: "LE fleur... LA chien... un MUTIKO... j'ai JOSTATU"
Uzkailia naiz irriz. Beste bat anitzez gutxiago.
2012/03/26
Itzulerako bidean
And I'm clutching at fingers through crumples & creasesI came to my senses it cut me to pieces'Cause I needed more but I was pulling awayWalking alone with these legs made of stoneI'm almost dry and I'm almost home
2012/03/25
Derrigortu ereduak
Hezkuntzara ekartzen bada biziki agerikoa da hautua dela eta mugatzailea euskararen egiazko transmisio eta biziraupenerako, bereziki iparraldeko eskaintza eta euskarazkoaren “hautuzko” izaeraren argira. Haurraren hezkuntza eta bereziki instrukzioaz pentsatzen denean, iparraldeko eskola ereduen artean hautu zabala da eta parametro bat baino gehiagokoa, nagusiki hizkuntzaren irizpideari begiratuz: ereduak izan daitezke frantses elebakarrak, elebidunak, euskarazkoak, publikoak, pribatuak, eredu alternatiboetakoa nahiz nork bere gain hartua (legeak baimentzen duen baldintzetan), baita hauen guzien arteko konbinazioak. Balitezke beste batzuk baina ez zaizkit bururatzen.
2012/03/20
Denbora galtzea ere maite dut
"Aski dute lan egitea! Ez dut astirik galtzeko."
Formakuntza arloan ari delarik, are gehiago formakuntza mota edo maila bat baino gehiagotan, denbora izaten da segur aski gauzarik urriena. Horretaz gain, gure lanetan, gizarteko beste alorretan bezala, produktibitatearen menpe egoten gara nahi ala ez: aurreikusi epeak, aitzinetik finkatu helburu, kopuru edo dena delakoak lortu beharra, gauza frango egiteko eta emaitzen goaitan, Noizbehinka ideien berritzeko edo sakontzeko ere gisa berean gertatzen da: ez da denborarik, programak bete behar dira, edukiak eman, parte administratiboa bete, hausnartzeko edo desberdin egiteko “gelditzea” ezina da.
Halere, batzuetan, denbora galtzea gauza ona da.
Bai, maite dut denbora galtzea, ardura emankorra delakoan nago, gibelapen apur bat hartzeko baizik ez bada ere.
2012/03/17
Ideia on faltsuak
Azken denboretan, ezker eta eskuin ibiliz, ikusten eta entzuten ditudan proiektu eta ideia batzuk badira, arras onak ematen dutenak, ez nautenak batere eroso sentiarazten eta batzuen begitan beti arrastaka ibilki denaren itxura ematen didatenak seguraski.
Hola nola, horrelakoak:
- Liburutegi bat antolatzea, adibidez gau eskola bateko ikasleei baina ere publiko zabalari zuzendurik, euskarazko ekoizpen eta publikazioen ezagutarazteko.
- Filma proiekzioak antolatzea, ber publiko zabalari zuzendurik, euskarazko produkzioak ikusteko aukera gutxi izaten delako bestalde.
- Haur eta burasoei zuzendu animazio, eskulan, … tailerrak antolatzea.
- …
Eta luza daiteke zerrenda. Ideia horiek guziak, dudarik gabe, egokiak dira, konstatazio eta eskas batzuetan oinarritzen baitira eta helburu argiak dituztelako. Han hemenka elkarte edo jende multzo batzuk antolatzen dituzte horrelako anitz. Arrakastatsuak izaten dira. Beharrezkoak dira eta ongi etorriak. Jendearen nahikeriaren erakusle ezin argiagoak dira.
2012/03/11
Maite ditut esperientziak
Ematen du gauza sinplea dela horrela erranik, alta ez da beti gauza erraza izaten irakaslea denean.
Ausarta izan behar da. Eta babestua izan behar da, norbaitenganik, talde batenganik, agian inportanteena da eta ez beti emana. Onartu behar da denbora eta esperientziarekin lortzen den oreka pundutik urruntzea, gisa bateko erosotasun eremuetatik urruntzea, beti “ontsa ibili” direnak baztertu eta agian ibiliko ez den “zerbait” egitera arriskatzea, segurtasunik gabe. Aldi berean itxuraz bederen konfiantzarik aski agertu behar da, lankide edota ikasleek jarrai diezazuten, epaitua izateaz ez beldurrik ukan, eta abar, eta abar... Ez da aise, egindako lanaren autobalorazioa baino gehiago kanpo balorazio hutsalak egiten direngarai honetan, oraino gutxiago zuganik espero delarik zernahi salbu huts egitea edo oker ibiltzea. Eta gehienetan, egin nahi genuena lortu ez dugunean ere, ez baitugu sekulan dena galdu, beti probetxu zenbait egoten da esperientzia horietatik. Aldarrikapenen bilakaera
Deiadar kanpaina kari, frantses Estatuko herri desberdinetan hizkuntzen alde egiten diren eskakizunak zein diren hobeki ikusteko parada bada.
Izan ere, Deiadar hainbat herritan garatuko da eta ekimenatan burutuko heldu den martxoaren 31an: Okzitanian, Bretainian, Alsazian, Kortsikan, Kataluñan, Kortsikan eta beste zenbait hiritan ere, Euskal Herriaz gain.
Euskal Herrian berean hainbat mobilizazio burutu izan dira Deiadar izen pean. Azken biak, uste dut, antolatu izan direla beste hizkuntza gutxitu batzuen defendatzaileekin. Ahatik, lehen aldia da deialdi hain zabala egiten dela, hainbeste herrialde inplikatuz.
Izan ere, Deiadar hainbat herritan garatuko da eta ekimenatan burutuko heldu den martxoaren 31an: Okzitanian, Bretainian, Alsazian, Kortsikan, Kataluñan, Kortsikan eta beste zenbait hiritan ere, Euskal Herriaz gain.
Euskal Herrian berean hainbat mobilizazio burutu izan dira Deiadar izen pean. Azken biak, uste dut, antolatu izan direla beste hizkuntza gutxitu batzuen defendatzaileekin. Ahatik, lehen aldia da deialdi hain zabala egiten dela, hainbeste herrialde inplikatuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)