Deiadar kanpaina kari, frantses Estatuko herri desberdinetan hizkuntzen alde egiten diren eskakizunak zein diren hobeki ikusteko parada bada.
Izan ere, Deiadar hainbat herritan garatuko da eta ekimenatan burutuko heldu den martxoaren 31an: Okzitanian, Bretainian, Alsazian, Kortsikan, Kataluñan, Kortsikan eta beste zenbait hiritan ere, Euskal Herriaz gain.
Euskal Herrian berean hainbat mobilizazio burutu izan dira Deiadar izen pean. Azken biak, uste dut, antolatu izan direla beste hizkuntza gutxitu batzuen defendatzaileekin. Ahatik, lehen aldia da deialdi hain zabala egiten dela, hainbeste herrialde inplikatuz.
deiadar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
deiadar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012/03/11
2012/01/07
Maite ditut kanpainak
Kanpainak eta bereziki sortzen duten giroa maite dut: sektore desberdinetako jendeak batzen direnean lema baten inguruan, printzipio batzuekin orok bat eginez, helburu amankomunekin eta, nola gerta, epe batekin, bukaerako ekitaldi bat mugarri. Horrelakoetan, denboraldi mugatuan, elkartzen gaituzten balore eta ideia batzuek uztarturik eta hortaz indartsu, izaten baikira hoberenak, antolaketan, komunikazioan, izaten dugun oihartzunean eta, mendreak iduriturik edo zeharkakoak izanik ere, eragiten dituzten lorpen, aitzinamenduetan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)