(Matin Brun deitu Franck Pavloff-en ipuin laburraren itzulpena)
Bideoa: Un Beau Matin - Serge Avédikian
Hankak luzaturik, eguzkitan, Charlie eta biek ez genuen egiazki hitz egiten, gogora punpeka zetozkigun gogoetak trukatzen genituen, besteak bere aldetik kontatzen zuenari kasu gehiegi egin gabe. Une atseginak ziren, kafea edanez iragaten genituenak, denbora luzatzen utziz. Txakurra xixta arazi behar izan zuela erran zidanean, kontuak harritu ninduen, besterik gabe. Gaizki zahartzen den ora beti da tristea, baina hamabost urteren buruan, goiz ala berant hilen dela gogoan izan behar da.