Yves Sallaberry Xala-ren ondoan
bazkaldu dut. Pertsona, herritarra, kirolaria: erakargarritasun
haundia, inpresionentea nunbait.
Kirolari buruz, sekreturik salatu gabe,
ez dakit fitsik, aldiz pentsatzen dut pilotazaleen gogoetan eta
pilotaren Historian egonen dela Xala aitzinekoa eta Xala
ondokoa, betikotz esku huskako buruz burukako lehen txapeldun
gisa oroituko baitugu, txapelketa Espainiako izanik ere.
Eta bapatean begi bistakoa egin zait,
Xala, den hori baino zerbait gehiago ere dela eta, hala nahigabean,
Herri honetaz ukaten ahal den pertzepzioan, eta agian eraikuntzan, eragin duela.