Frantses Estatuaren baitako lurralde hizkuntzen aldeko dinamikak indartzen doaz, azken hilabeteetan. Mobilizazio egunen artetik, eskualde desberdinetan izaten dira lorpen garrantzitsuak, bakoitzak berearen aldekoak, guzientzat eredu eta onerakoak diratekeenak; batzuk eta besteak bide egin dute eta egiten ari dira, poliki eta trabekin gertaturik ere
Herritar mugimenduen eta hautetsi multzo baten indarren haritik,
iragan urriaren 24an, Akitaniako
kontseiluak idatzi eta berez onartu du bere administrazio organoetan okzitanieraren
eta okzitandar kulturaren bultzatzeko karta bat, hasierako dotazioa eta lan ildo nagusien zehaztapenarekin