2012/07/25

Baiona lehertzer da

Beste urte bat iragan da eta Baiona sutan jartzen ari da jadanik, goizetik, oraindik zazpi oren falta direlarik pestak ofizialki hasi aitzin. Urte bat iragan eta beti berdintsu gertatzen dira gauzak. Eta kasik ez nuke fitsik kondatzekorik...

Lehen izaten omen ziren pesta atseginak, arrunt desberdinak diotenez. Baionesenak nagusiki, laneko jantzi urdinetan ateratzen zirenak, nolazbait ezberdintasun sozialak gaindituz, denak berdin urdin ilunez (anitzez garbiagoa ere zitekeen...) eta ausatzeko egunak, denentzat.

2012/07/16

Lurralde antolaketa eta hizkuntza Ipar EHan.

Duela hilabete bat nonbait han aurkeztua izan bazitzaion euskalgintzari, zehazki Euskararen Erakunde Publikoko aholku batzordeari, atzoko Berrian agertu zen Max Brisson eta Paxkal Indo bikotearen elkarrizketa eta bide batez hauen lantaldean eraman zuten lanaren berri.