2012/07/14

Borta zerratu eta




Hizkuntz gutxituentzat lege-kuadrorik posible izanen ote da laster ?
Lurralde antolaketa eta lekuko konpententzia mailan aitzinamendu batzuk egonen ote dira fitexko ?
Frantziako presidentea Hizkuntzen Eurokarta izenpetzera hurbilduko ote dea ?
Asteartean publiko eginen dituzten Inkesta soziolinguistikoaren iparraldearen datuek zer agertuko ote dute ?
Poderekoek noizbait kontsideratuko ote dute euskalgintza egiazko elkarrizketakide gisan ?
Betiko ibilmolde eta militantziak noraino joaten utziko gaitu ?
Herriaren parte hartzea hatsantuko ote da ?
Helduen euskalduntzeak izanen ote du etorkizun ez ilunegirik ?
Heldu den sartzeak sorpresarik ekarriko ote du ?
Abiatuak izan diren hainbat ekimenek nolako geroa dute, garai batentzat itxura ematetik haratago ?

Bulta baterako lankideak agurtuak nituen lehentxeago, argia itzaltzea faltako zitzaidan.
Bulegotik atera nintzen eta borta pusatu nuen. Gakoa zerrailuan sartu eta bi itzuli eman nizkion.
Eskailerak jautsi nituen behin ere itzuli edo dudatu gabe, horiek guziak nire gibelean hainbat hilabetez utzi beharrean, hortik hara nire afera ez balire bezala.
Munduak jarraituko baitu berdin ni gabe errex eta noizbait galdera horiek denek hor jarraituko dutelakoan.
Arrangura batzuk haizatzeko borta bat zerratzea aski izan daitekeelakoan.

iruzkinik ez: