euskalduntzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskalduntzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/10/30

Galerak eta selekzio naturala


Diotenez, organo militarrek badute haiengana hurbiltzen diren kideen galeraren kontzientzia eta onartutzat dute: armadan engaiatzen diren kideak galduz joanen dira. Ez da ofizialki aitortzen den gauza baina ehun pertsona engaiatzen badira, seguraski, hainbat ez dira sekulan militar izatera helduko. Zenbat? Auskalo, %20, %40. Zergatik? Fisikoki edo psikologikoki ez direlako gai, etsituko direlako, autoritatearen onartzeko arazoak izanen dituztelako, nik dakita. Gero, militar izatera heltzen diren horietarik ere zenbait “galduko” dira: frentean hilen direlako, hegazkinera igan gabe lerratu eta elbarriturik geldituko direlako, nik dakita. Diotenez, azken hauen kopurua %4ekoa edo da. Gutxi denez ala ez, ez zait gehiegi inporta. Aldiz, ontzat emana den gertakaria da. Horrela da. Batzuek selekzio naturala deituko diote.

2013/06/28

Eztakixut bate

Informazio galdetzera agertu zitzaigun bat, extralurtarra:
  • Nahi nikexu, ta, eskuara ikasi. Bon, eskuara ona, behar bezalakoa, alo. Nik ez baitakixut bate! Orai erretretan nizala, denbora badixut. Bestenaz ez baitirot kaxeta berri horietarik bakarra ere leit!
  • (...)
  • ... Eeez, ez nazaxula sar gorako klase batean! Ez araiz! Hasiko nuxu lehen urtean! Hola ari nuxu bena hitzak ez baitakizkit bate eta oino ere nuxu sekulan “berboak” -eta ikasi gabetarik. 
  • Badakizu behar bada hobe baizik ez duzula? 
Zanpez berriz sesitu nintzen. Segunda batez ez dakit zer pasatu zitzaidan burutik momentu hartan, akidura, ikasturte ondarra, gibelapenik ez aski, gehiegi, ez dakit.
Eztakixut.



2012/02/19

Maite ditut irribarreak.



Gisakoa da erakasle hori. 
Umore onez da gaur.
Tenorez heldua da.
Jantzi berri bat du, ez?
Dena ulertuko dugu, bere buruaz segur ematen du.
Ontsa izanen da gaurko klasea.
A, ahantzi du bagenuela lan bat egiteko?
Begiratzen nau, irribarre bat luzatzen dit. Nik ere?

2012/01/22

Dispositiboak eta labelak

Helduen euskalduntzearen arloa eta aktibitatea definitzeko tenorean, arrunt kanpokoa den entitate bati, gaia lauso egiten zait. Frantses Estatuan, dena den, ez da momentu honetan formakuntzaren arloa baino lausoagorik.
Izaeraren aldetik, anitzetan elkarteak gara, gutxi batzuk formakuntza organismo gisa agregatuak, funtzionamendu konplexuko egiturak, jatorri, historia, balore eta bilakaera luzekoak. Horretaz gain, trumilka ez bagira kausitzen ere aktibitate sektore horretan, bakoitzak bere filosofia eta proiektu osagarriak eramanki ditu. Aktibitateari doakionez, eskaintzaren izendapen komunena euskalduntze eta alfabetatzearena da. Alfabetatzean ibiltzearen afera, pertsonalki, doi bat zaharkitua iduritzen zait eta historikoki daramagun kalifikatibotzat dut, seguraski garai batez eta leku batzuetan, publikoaren eta zereginaren nolakotasuna zela eta, egokia izan zena baina gaurko errealitatearekin gutxi duena ikusteko. Berdin dio. Oroz gainetik, kanpotik, gure aktibitatea ez da formakuntza/ erakaskuntza aktibitate gisa ekarria nehun. Ez euskararen kasuan, ez beste hizkuntz gutxituen kasuan dakidanez.