2013/07/20

Zerbitzu publikoa

Ikasturteak joaki dira eta ondokoak heldu eta denak antzekoak iduritzen zaizkit jada, sartze oro gertatzen diren arrangurek elkarren egite handikoak diren heinean.

Aste honetan publiko egin ziren Euskararen Erakunde Publikoak euskalgintzari zuzendu fondoak nola erabiliak izanen ziren, hau da euskararen transmisio, erabilera eta sustapenean dabiltzan erakundeek zenbat diru eskuratuko duten 2013. urte honetan urteko jarduera aitzina eraman ahal izateko.
Biharamunean berean euskararen eragileen arteko Konfederazioak bere iritzia plazaratzen zuen. Titularretan agertzen den bezala “kexu” da.

2013/07/19

Filippetti komisioa

Aste honetan, aipamen bat merezi duen lan bat publiko egin da.
Aurélie Filipetti Kultur ministroak mandatu zuen Komisioak (lurraldeko hizkuntzen egoera eta hizkuntza politikan eman behar norabideen berri jakiteko) bere lanaren txostena itzuli du. Txosten horren oinarrian, hainbat ikerlan  baita hizkuntza gutxituen arloko hainbat eragilerekin egin elkarrizketak daude.
Txostenari begi bat eman nahi liokenak hemen du.