San Joanak etorri dira, ikasturtea erre eta lurperatzeko garaia eta enetako aurtengo irakasle taldearekin burutzekoa zen azken koordinazio bilkuraren eguna.
Ez da dudarik, urte betean ene lanaz idatzi ez badut ere hemen, gaitzeko esperientzia izan dela ikasturte oso hau. Didaktika alorrean eta euskalduntzearenean lan egiten duen orok, noizbehinka, behar lukeen astinaldia izan da, zeren argiki erran dezadan, ikasturte honetan sekulako inarrosaldia bildu dut, zaplastakoa, ene segurtasun guztiak irauli dituena, izerdia botarazi didana eta intentsitatea zela-eta "xuri" batzuk ikusarazi dizkidanak noizbehinka.
2016/06/23
2016/06/14
:arr(hotz)
Semea negarrez utzi dut, futbol eurokoparen karietara bazter guztietan banatzen dituzten frantses bandera horietarik bat etxera eramateko hartzea galarazi diodalarik.
Eskainiak dira, dohain, irribarre inozente batekin. Eta nik ukatu.
Eskainiak dira, dohain, irribarre inozente batekin. Eta nik ukatu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)