2017/12/02

Txontxongilo dantza

Gaurko egunak ere bere sorpresa ekarri du.
Azken bizpahiru asteak eraman dituzte gure ikasleak txontxongilo antzerki bat lantzen, ondotik publiko aurrean ematekoa.

2017/12/01

Euskara hankekin

Gaur eguna sobera fite joan da eta berandu da jada idazten jartzen naizenean.
Hala ere bosgarren eguneko anekdota labur bat bederen zor dut, ene buruari baizik ez bada ere.

Ostiraletan goizago joaten naiz haurren xerka. Saiatzen bederen. Parada da beste guraso batzuekin, usaiakoak ez direnak eta beti portalera goiz heltzen direnen kurutzatzeko.
Anitzek, usaian baino gehiagok, agurtu naute irribarre batekin, euskaraz, eta astea ea nola iragan den galdetuz. Eta gero mila gauzez aritu zaizkit. Erran behar zuten. Edo holako zerbait senditu dut. Mintzatzeko gogo bat.
Senditu naiz ene ohiko hartarik bestalde. Ez bakarrik nitaz ukan ohi dudan irudia. Beste zerbait...
Ez da lehen aldia. Beste batzuetan ere sentiarazi didate maiz. Gustura utzi izan nauen jokamoldea da. Asetzen duena. Batzuetan pisu ere izan daitekeena baina gaur ez.
Sentitu naiz, sentiarazi naute, euskara hankekin ikastolaren inguruan paseatzen.