Gaur hona itzultzeko gogoa ukan dut, zutabe honetara berriz jiteko, auskalo zergatik.
Gaur ostiraletako usaiako zereginez aparte, ez dut deus berezi egin, salbu ileak moztera joan naizela.
Egiaz, gaur konkretuki ez da deus berezi gertatu, ez bada azken hilabeteetan ohi baino denbora luzeagoaz sozializatu naizela supermerkatuan (bai, ene sozializazio leku printzipal eta bakarra da, kentzen bada ikastolako ataria zeinetatik tarrapatan eskapatzen naizen ardura).