2011/12/31

Gorunzko zirimolak

Denborak higatzen du dena, diamanteak salbu, eta inguratzen gaituen oro, zimeltzen doa, ezin bertzean bezala. 
Ezusteko gogor eta frustrazio anitzez gain, bada tabu handia: gure lanak eta hauei lotu bizipenak, sustut aipatu behar ez direnak, aipatzen ez direnak sekulan. 

2011/12/26

San Joanak

… tupustean, ekainean ospatzen direnak jiten zaizkigu gogora. Udako solstizioko San Joan, udaren gorena markatzen eta su gorritan gaitz guziak erre behar dituena. 

Alta, beste solztizioan ere izaten da San Joan. Bata ala besteari buruz frango idatzi izan da, gisa batez edo bestez. Gaurko egutegietan, negukoa, ofizialki abenduaren 27an gertatzen da. Adin haundiko zenbaiten ahotan besterik entzuten da. Edozein iskribuk baino balio gehiagokoa delakoan, istorio zenbaiten kontatzeko parada galtzea domaia liteke.

2011/12/23

Euskal kultura: negozio aukera da

Eguberri garaietara helduak gara. Azken bi hilabeteetako sariak frenetikoki xahutzera goaz guziak eta bizar xuri itxurako panpinak lerrokatzen dira etxeetako leihoetan behera zilintzo.
Euskal herritarrak, horren guziaren erdian etorki gira gurearekin, tradizioz, dinamika kontsumista eta indibidualista guzi horien kontrakoa. Horren lekuko Olentzeroren pertsonaia bera. Olentzero, gaitzeko potreta: zikina, beltza, zarpaila, mendi zilo batetik etorria, opari gutxi ekartzeaz gain, ikatza banatzen duena. Alta, sinbolo indartsuz betea da, gaurkoak direnak eta izigarri baikorrak.

2011/12/21

euskaraz? (8)


… edo noiztenka ahoa bete hortz nagoela.

Orain dela aste pare bat, autobusean gindoazela, bikotea eta haurrarekin, semea kalaka gorrian usaian bezala, inguruko guziak beha abenturei. Parean, adineko emazte bat munttoa, hirurogeita zenbait urteak ontsa eramanki zituena. Garaztarra-edo izan behar zuen, mintzoarengatik.
Eskuaraz zuzendu zitzautan.

2011/12/08

Hamasei-hamazazpi


Hamasei-hamazazpi urtetan, lehen aldikotz belar puska batzuk erre nituelarik xuxen jakin gabe zer ziren, pentsatu nuen net mentsa izan behar zela, goitika aritzekotan eritzeraino horrelakoen erretzeko.