Informazio galdetzera agertu zitzaigun
bat, extralurtarra:
- Nahi nikexu, ta, eskuara ikasi. Bon, eskuara ona, behar bezalakoa, alo. Nik ez baitakixut bate! Orai erretretan nizala, denbora badixut. Bestenaz ez baitirot kaxeta berri horietarik bakarra ere leit!
- (...)
- ... Eeez, ez nazaxula sar gorako klase batean! Ez araiz! Hasiko nuxu lehen urtean! Hola ari nuxu bena hitzak ez baitakizkit bate eta oino ere nuxu sekulan “berboak” -eta ikasi gabetarik.
- Badakizu behar bada hobe baizik ez duzula?
Zanpez berriz sesitu nintzen.
Segunda batez ez dakit zer pasatu zitzaidan burutik momentu hartan,
akidura, ikasturte ondarra, gibelapenik ez aski, gehiegi, ez dakit.
Eztakixut.