Ekintza zoriontzekoa da, duda izpirik gabe.
Prefetak salaketa jarri omen dio, Frantses Konstituzioaren 2. artikuluarekin bat ez datorrelako horrelako erabaki bat eta batez ere hizkuntzaren konpetetentzia ukatu nahi baitzaie lekuko instituzioei.
Zein ondorio izan ditzake horrelako erabaki batek? Gertatu den arte, nik bederen ez dut gogoeta anitz eraman holako bati buruz. Zer pasatzen da erabakia hartu ondoan? Zer eta nola egin, zein lehentasunekin, zein ahalekin?