2015/02/21

Euskaraz (20): liburu batengatik

Ene bigarrena ez doa ikastolara oraino, nahiz batzuetan iduritzen zaidan on eginen liokela doi bat, haurtzainaren etxean egoten da.

2015/02/15

Pedagogia demagogia

Azken denboretan bada gertatzen ari gauza bitxia: piskanaka, garaiak aldatu direnez, lehen pedagogia arrunt baztertzen zutenak itzuli dira eta orain galdetzen dute pedagogoa izatea, hobeki errateko teorian behar genituzkeen gaitasunak eta teknikak erabiltzea fin jakin batzuen zerbitzuko. Eta ni, hasieran, pozten nintzen. Zozoki. Pentsatuz galdetzen zitzaidala iritzia, erantzun bat ekartzea, galdetzen zitzaidala egoera baten analisia eta aterabideak jorratzea. Hots, ene lanaren egitea.

2015/02/06

Interesgarria da

Hitzontzi ederra naizela ez dut ukatuko, konpainia onean nekez isilarazia. Publikoan ere mintzatzen naiz frangotan, talde tipitan gehienetan, ertainetan usu eta ez da gauza erraza batez ere pasioak eramaten zaituenean solas suharretara: ez du beti desiratu efetua eragiten. Noizbehinka mintzatu beharra dut publiko zabalaren aitzinean; hau ariketa zailagoa zait, oratorioetan aritzeko dohain berezia galdetzen duena, indar bat galdetzen didana, Arzallus-i BEC-eko finalan nola (baina ni disimulatzera heltzen naiz, ustez).