… edo nola partida utzi nuen, hasi
aitzin.
Harreman artifizialki landuen kasuan,
adibidez urte hastapenetako egoitzako jabe eta egoilierren arteko
aperitifetan, solasgaiak fite lerratu ohi dira banalitateetara;
horien artean gai arrunta, nola ez, haurrena, eskolarena eta
holakoak.
- Ene haurrak ikastolan edo
elebidunean? Bo, bo, bo... Otoi. Euskaraz? Hori ez da hemengoentzat,
hori ontsa da haratago, Hazparne aldera eta han, ardiak izaten diren
lekuan. Zakurrekilan aritzeko eta hola, huhahahaaha.
Hamar segunda pisuren buruan, ezin
ihardokiz:
- Ideiak ez partekaturik ere,
errespetua gutxienekoa da.
- Ale, ale, badakizu nor naizen?
Bai, bagenekien nor zen: gibeleko
etxeko militarra.
Mesprexatzen ninduen gisan berean, zena eta
errepresentatzen zuen guzia aiher nituen. Horretan ez nintzatekeen
batzarreko bakarra.
Gibelekaldean, metro batzuk urrunxeago,
lagunak eskua kokozpera ekarria zuen eta inarrosten, isil nendin
aginduz, arrazoinekin seguraski: holakoak ez dira kalapitan aritzeko
momentuak.
Barneko amorruak kiskalirik, kakaueta
bakar bat gehiagorik ez nuen irentsi.
Aberasgarri eta emankorragoa da,
zenbaitzuekin baino, ardiekin mintzatzea.