Kuraia, maiz, ez dugun hori da.
Aipagai dugunean, anitzetan, senditu nahi genukeenaren inbokazioa baizik ez da.
Gauzen erraiteko kuraia, ordu denean gauzen egiteko hura, eta justuki ez duguna.
Faltan dugun kuraia, ezetz erraitekoa, aski erraitekoa, dena aldatzekoa, isilik jasatekoa ere.
Alta, bestalde, eta beharrik, bada besteen kuraia.
Haiek ere soberan ez dutena seguraski
edo, beharrik, dutena.
Besteen kuraia,
guhaurrengan atzeman ezina,
haien baitan gertatzen dena,
nahigabe,edo hala beharrez,
edo halarik ere.
Zorionez, adoretsuak adoretsu izan daitezke,
haien buruaren kontra eta kaltetan barne.
Kuraia,
besteena,
besteen kuraia,
zeinen menpe bizirauten dugun.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina