Aste honetan, aipamen bat merezi duen lan bat publiko egin da.
Aurélie Filipetti Kultur ministroak mandatu zuen Komisioak (lurraldeko hizkuntzen egoera eta hizkuntza politikan eman behar norabideen berri jakiteko) bere lanaren txostena itzuli du. Txosten horren oinarrian, hainbat ikerlan baita hizkuntza gutxituen arloko hainbat eragilerekin egin elkarrizketak daude.
Txostenari begi bat eman nahi liokenak hemen du.
Ondoko asteetan agertu beharko lirateke ondorio gehiago, diot zein diren hartuko diren norabideak. Momentukotz galdetua eta ahal zen lana egin eta itzuli besterik ez da.
Jadanik, txostenak ematen dituen hizkuntzen biziberritzeko pistetan badira zenbait, aspaldiko partez, Estatu mailako idazki batean bildurik ikusten direnak. Hala nola, euskarazko erakaskuntza sailaren garapena, gizarte zibilaren aktibazio kanpainak erabilpenari begira, komunikabide eta "ekoizpen" sailen sustapena, beharrezkoak diren diru inbertsioak, lekuko kolektibitateen engaiamendu eta koordinazioa eta abar. Horretaz guziaz luze eta zabal jarduten du hementxe David Gros Claude hautetsiak eta lantalde horretako kide izan denak.
Ez da beste munduko bilanik agertzen, behintzat ez egoera eta eremua ezagutzen dugunontzat. Halere, bada zerbait ikustea aspaldi euskalgintzak azpimarratu punduak eta pistak hor lerrokaturik paperean. Bada zerbait aspalditik egiten den lanaren berri agertzea, bere egia guzian, ministeritza bateko lan dokumentu batean.
Bizkitartean, ez dakit noraino izan gaitezkeen baikor. Euskararen eta bestelako hizkuntza minorisatuen gainbehera etengabearen aitzinean, zeren azken finean hiztun kopuruak baitira begiratzen nagusiki eta hauek desgertzera ekarriak ondoko urteetan nunbre handian eta bertzalde erabilerari begiratzen zaionean izaten ahal den inpresioa biziki erlatiboa eta subjektiboa baita, hor ere eremu publikoan ez baita deus neurgarririk, zenbagarririk, ez eta bideraturik ere, eta orohar euskaraz sortzen eta zabaltzen dena kantitate eta kalitatearen aldetik biziki erlatiboa baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina