administrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
administrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/01/25

Nola neurtu egin bidea?



Nola neurtzen da egin den bidea, bilakaera bat? Zertan agertzen da egindako bidea? Euskararen ikastea eta euskararen lekua nola aldatu den frogatzeko, ba ote da helduen euskalduntzean den eskaintzari begiratzea baino argigarriagorik?

Urte berriak gau eskoletara ekarri zituen berekin zenbait ikasle berri. Ahatik ez edozein: esperientzia pilotoen sailean kokatuak baitziren hauek, frantses funtzio publikoko langileen formakuntza kutxa nazionalak burutu nahi izan duena, komunzki CNFPT deituak, euskarazko formakuntza bere katalogoko eskaintzen artean euskara ikastaroak kokatu aitzin burutu nahi izan duena. Entsegu bat hots.

2012/01/22

Dispositiboak eta labelak

Helduen euskalduntzearen arloa eta aktibitatea definitzeko tenorean, arrunt kanpokoa den entitate bati, gaia lauso egiten zait. Frantses Estatuan, dena den, ez da momentu honetan formakuntzaren arloa baino lausoagorik.
Izaeraren aldetik, anitzetan elkarteak gara, gutxi batzuk formakuntza organismo gisa agregatuak, funtzionamendu konplexuko egiturak, jatorri, historia, balore eta bilakaera luzekoak. Horretaz gain, trumilka ez bagira kausitzen ere aktibitate sektore horretan, bakoitzak bere filosofia eta proiektu osagarriak eramanki ditu. Aktibitateari doakionez, eskaintzaren izendapen komunena euskalduntze eta alfabetatzearena da. Alfabetatzean ibiltzearen afera, pertsonalki, doi bat zaharkitua iduritzen zait eta historikoki daramagun kalifikatibotzat dut, seguraski garai batez eta leku batzuetan, publikoaren eta zereginaren nolakotasuna zela eta, egokia izan zena baina gaurko errealitatearekin gutxi duena ikusteko. Berdin dio. Oroz gainetik, kanpotik, gure aktibitatea ez da formakuntza/ erakaskuntza aktibitate gisa ekarria nehun. Ez euskararen kasuan, ez beste hizkuntz gutxituen kasuan dakidanez.

2011/10/29

Akitaniak Oc


Frantses Estatuaren baitako lurralde hizkuntzen aldeko dinamikak indartzen doaz, azken hilabeteetan. Mobilizazio egunen artetik, eskualde desberdinetan izaten dira lorpen garrantzitsuak, bakoitzak berearen aldekoak, guzientzat eredu eta  onerakoak diratekeenak; batzuk eta besteak bide egin dute eta egiten ari dira, poliki eta trabekin gertaturik ere
Herritar mugimenduen eta hautetsi multzo baten indarren haritik, iragan urriaren 24an, Akitaniako kontseiluak idatzi eta berez onartu du bere administrazio organoetan okzitanieraren eta okzitandar kulturaren bultzatzeko karta bat, hasierako dotazioa eta lan ildo nagusien zehaztapenarekin