itzulpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
itzulpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/04/16

Maite dut … zaila delarik


Badut talde bat itzulpena lantzen duena, laneko dokumentuak, dibulgazioa egitekoak, denetarik. Lan bat hasten dugunean klasean, bereziki testu nahiko konplikatu baten itzulpena egitean, ikasleak abisatzen ditut zaila izanen dela eta hor, harrigarria, pasatzen dugun tartea elkarrekin lan egiten ez da batere berdina izaten.

Zailtasunaz abisatu ditut. Badakite.
Ez gara profesionalak, baina zer? Egitekotan gauzak ontsa egiten ditugu guk ere.
Testua hartu dugu, irakurri, izen bereziak eta terminoak isolatu, korapilotsuak diren itzuli eta pasarteak azpimarratu lehentasunez tratatzeko. Bapatean gure kontzentrazioa eta intentzioa komunak dira.