Badut talde bat itzulpena lantzen duena, laneko dokumentuak, dibulgazioa egitekoak, denetarik. Lan bat hasten dugunean klasean, bereziki testu nahiko konplikatu baten itzulpena egitean, ikasleak abisatzen ditut zaila izanen dela eta hor, harrigarria, pasatzen dugun tartea elkarrekin lan egiten ez da batere berdina izaten.
Zailtasunaz abisatu ditut. Badakite.
Ez gara profesionalak, baina zer? Egitekotan gauzak ontsa egiten ditugu guk ere.
Testua hartu dugu, irakurri, izen bereziak eta terminoak isolatu, korapilotsuak diren itzuli eta pasarteak azpimarratu lehentasunez tratatzeko. Bapatean gure kontzentrazioa eta intentzioa komunak dira.
Badira pasarte aisak, berehalako batean itzuliko ditugunak seguraski, neholako gaizki ulertzerik sortuko ez dutenak. Klase ilunean argi izpi bat. Arbelean lerrokaturik ezarri ditugu partikulazki tratatu beharko ditugunak eta testuaz jabetu gira. Hara mugimendu bat, trinko bat adlatibo batek gidaturik: bagoaz hiztegietara !
Trebeena badoa sarean gaindi aitzin zerrendatu hitzen definizioaren xerka, ez baikira beti segur ontsa ulertu ditugula, frantsesa anitzetan nabarduraz betea izaten baita, hitz bakarrak mila sekretu gorde baititzake. Hitz batetik bestera, zentzua argitu ondoan, ekibalenterik egokienera hurbiltzen saiatu gara. Bada zerbait arranguraren mailakoa : segur da ? Hori da agian ? Erranahia hori da beti ! Ez gira urrun baina hitzak ez du ongi jotzen belarrira holako dokumentu batean ! Ez da hitz arruntagorik euskaraz ? Ez hain tekniko eta harrotzik ! Irakurlearentzat zaila izanen da bestenaz... Zeren hori baita inportantea : testuak argia eta zehatza izan behar du. Baina ez dugu ahantzi behar beste gauza bat hil ala bizikoa : irakurtzen duenak konprenitzea, lerro bakoitza, hitz bakoitza, batez ere euskaraz gauzen jasotzeko ohiturarik ez badu, ez genuke nahi termino madarikatu batengatik gure lan guzia gibelera bota dezan, frantsesezko bertsioa errazagoa eginen zaiolako ! Egiten duguna itzulpena da, ados, baina ez edozein : informazioa eskura ematen dugu euskaraz, guzia, osoki eta egoki, ederki. Beharrik badirela ordenagailuak sarean argitasun xerka joateko.
Terminoen – maiz hitz horiek « munstroak » deitzen ditugu gure artean, hola deitzen ditugunean beldur doi bat gutxiago diegu bide batez - itzulia bukatu bezain laster, perpaus konplexuei lotu gara – « troll »-ak deitzen ditugu. Erlatiboak du giroa oraindik doi bat tinkatu. Harrigarria da frantsesak zenbat erlatibo eta menderatu bihurri lerrokatzen ahal dituen paragrafo bakarrean ! Uff ! Hauek itzultzen hasi gara, testuari lotu aitzin, laurden on batez, dardara zerbaitekin, akrobata batzuen gisan : ez baita gauza emana hitz bakar bat ez ahanztea eta zentzua kontserbatzea, kontra-zentzurik sortu gabe, erlatiboetako materia guzia libratzean ohartzen baikira zein egoskorrak diren eta aldi berean zenbat zentzu gordetzen duten beren baitan, beste izen edo aditz batek menderaturik izanik ere baitute izate bat berezkoa ! Eta oldarkorrak dira ! Komunztadura behar bezala ematea trabatzen dute ! Pentsatzen duzunean euskaraz eman duzula ahalik eta fidelen, hop ! agertzen zaizu detaile bat, ez deusa, faltan eta bere eskasean hankamotz bihurtzen du dena : ez da behar dugun formula, ez da osoa horrela. Berriz idatzi behar da. Oren erdi luze bat berantago, mila itzuli eman diegu, iduri du lortu dugula, garaitu ditugula.
Minuta batera gabe, mugimendua azkartu da oino gehiago, aldi honetan ablatibo eta adlatiboak inperatiboz mozorrotu subjuntibozko formak indartu ditu: idatz dezagun orain testu osoa frantsesetik euskarara !
Erranaldiz erranaldi, batzuek erranaldiak formulatu eta batek entzuna idatzi du. Berriz irakurri dugu : ontsa da ? Batek zuzendu du : hitz bat ahantzi dugu, sintaxia ez da ona, zerbait ez da xuxen. Ados, berriz moldatuko dugu. Aitzina ! Paragrafo bat egina da jada, gelditzen dira bakarrik lau : ongi goaz.
Testua ontsa aitzinatua da jadanik. Geldituko da bakarrik bukaerako dei formularen borobiltzea : kasu egin behar dugu beste behin, ez du izan behar sobera kitsch, aldi berean formala eta atsegina espero dugu, nahi dugu jendeak azaldu diogun gaiarekin segi dezan beste behin ere, ahal dela gurekin. Oraino eta beti. Kuriositatea piztu eta irakurlea gomitatuko du, baina ere fina behar du. Programa bat hor ere.
Zirriborroa ez da lehengo hura jada. Oraintxe, ikasleetarik bat erakarria izan da aditz batenganik eta geroxeago beste guzienganik. Badira baldintzak ! Kasu egin behar da baldintzekin ! Gainera iparraldean bada sistema bat berezkoa, hori erabili behar dugu, sinesgarria izateko. Gero ohartu gara, berriz frantsesezko bertsioari behatuz, badirela aditz batzuk ez dakigunak xuxen zein kategoriakoak diren ; printzipioz mesfidatzen gara beti, aditz batek bere inguruan ukaiten ahal ditu laguntzaile frango zentzu berezi bat eman diezaioketenak eta, gainera, frantsesez, gordetzen ahal dira bereganik biziki urrun, erlatiboen artetik ere berdin ! Nork daki ! Xehetasun bat huts egiten bagenu, berdin aditz ezegokia emanen genuke euskaraz. Buruak makurturik dira testuetarantz, aditzen modua kausitzeko asmoz eta denborari beha ere. Tartean bada erranaldi nominala : hau gauza bitxia ! Hau nola tratatu behar dugu ? Euskaraz horrela pollita da, haatik iduri du poesia ; aditz bat emanen diogu, hobe. Bada zerbait bitxi zeharkako diskurtsoa ezartzen dugularik euskaraz, ez da frantsesez bezala, ez du ontsa ematen, aldatuko dugu. Lokailuak, ahantzi ditugu lokailuak eta hori, jostea ! Bizi doia ekartzen dute lokailuak, juntagailuek eta apaingarri horiek guziek : erranaldi bakoitzak behar du berea, gehiegi eman gabe, bere doia. Eta hori, ontsa da ? Hola erranen genuke euskaraz ? Gure artean ? Iparraldean nola erraten da ? Ene lagunak ez du horrela erraten ! Nun xerkatzen ahal dugu edo nori galdegin ?
Hara, orain berrikusi dugu dena. Azkenean. Beste galdera batzuk agertu dira, orokorragoak gisa batez : ulertzen da horrela ? Euskaldun zahar batentzat ez da sobera bihurria, literarioa ? Kontzeptu guziak itzuliak dira argiki ? A ?! Ez ote zuen h-rik behar ondartza hitzak ? Lasai Bea, gero kopiatu-kolatu eta Xuxen-en sartuko dugu : hark ikusten ditu holakoak ederki !
Espaldak libratu dira. Finitu dugu. Egia zaila izan dela, baina orain jada gela argitsuaren erdian, arbelean idatziak izan ziren hitz, erranaldi zati, aditz guzi-guziak ezabatuak izan dira banan-banan, testua joa da, zuzendua, kasik fini. Fidelak izan gara, ez dugu nehor traitu. Ez idazlea eta bere xedea. Ez irakurriko duena. Borobil-borobila agian ez da izanen. Bizkitartean, bihar edo etzi, berriz begi bat eman ondoan, azken moldaketa eta zuzenketak eginik (teknikariari irakurri araziko diogu harrapatzen baldin badugu), herriko jende eta irakurri nahiko duen orori zabaltzeko on den testua dugu. Bada entusiasmo zerbait : ondokoa berdin eginen dugu !
Zailatasunarekin batera, gure artera, mahai erdira, sentimendu anitz etorri zitzaizkigun. Gogoa, pasioa, zorroztasuna, elkartasuna ere. Elkarrekin aritu gara. Testu berari beha, arrangura bererakin, interes berarekin, baliabide berekin. Guzien gaitasunak eta sentsibilitateak mobilisaturik, aldi berean, xede berarekin. Bi oren iragan dira. Zaila zen. Errana nuen. Abisatuak nituen zaila izanen zela.

Argazkia: titulurik gabe by Sasquatch L
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina