2011/09/03

Ipuinetakoak bezalakoa


Iparraldeko emazte euskaldun blogaduna ...edo antzeko zerbaitengatik alde anitzetatik dei zezaketela erran zionean batek, irri egin zuen eta zozokeria bat ihardetsi, bere hortan sinesgaitza iduritzeaz gain, arruntak behar luketen ezaugarri multzo batengatik bazter guzietatik behatua izatearen hortan zerbaitek jenatzen zuela ez salatzeko doia.
Zerbait jenagarria. 
Lau hitzeko definizio neutroa, lau hitzetan minoritatearen minoritatea. Lau hitz, banaka arruntak eta bildurik iduriz, zenbaiten begitan, dimentsio berezi zenbait luketenak. Beren horretan baikorki harturik ere, badutenak zentzu arranguragarria, desagertutzat ematen den espeziearen kausitzearena.

Eta geroxeago, izan dadin fantasmek, izan dadin ezaugarri bat edo besterengatik egin diskriminazio positibo potentzial batek sortzen dituzten ezinegon guziak; oroz gainetik nork bere buruaz eta egitateez ukan ditzakeen dudak piztearena, prestatzen zaizkion atentzioen funtsaz nola.



Argazkia: Aviso by [mequetrefe]


iruzkinik ez: