Haurrak tipiak dira baina ez da lehen aldia manifestaldietara joaten direla, gustatzen ere zaie, batez ere lemak oihukatzea, giro horretan kulunkatzen dira eta. Preziatzen dute gauza bakarra holakoetan.
Zaharrena heldua da zerbait ulertzeko adinera. Egun hartan, usaian bezala berantean heltzen ginela, manifa heltzen ikusi genuen, hauen aitzinaldean senideak zetozela.
Haurrak galdegin zidan harriturik nor ziren eta zer ziren argazki horiek eta nik azaldu. Harriturik egon zen, nola posible ote zen hainbeste preso izatea, nolaz zitekeen presondegian izatea eta ea gaixtoak ote ziren. Azalpena konplikatua eta luzea da, baina behin emateko aukera gertatzen bada, nik uste, ene haurrei zor diedala ontsa azaltzea. Ez zukeen gauza handirik konprenitu.
Ondoko egunetan, ene lagun baten haurrak ikasgelako kideei azaldu zienean asteburua bidean pasa zuela presondegirainoko joan jina egiteko, umea gaitziturik sartu zen etxera beste batek bota ziolako “Preso bada, biziki gaixtoa da! Norbait hil du?”
Haurkeriak dira. Garai bat irauten dutenak edo argiztapen zenbaitekin konpontzen direnak. Inozentziatik botaiak batzuengandik eta sentikortasun gaitzarekin hartuak besteengandik.
Halere, nago nola egin beharko dugun honen guziaren helarazteko gure haurrei.
Ene seme alabek ez dute ETA ezagutuko. Ez dituzte ezagutuko fitxaketa saioak, atxilotze masiboak, den mendreneko mugimenduarengatik gauak komisaldegian pasatzea eta holakoak. Ez dute biziko lagun min baten galera, espero dut ez dutela egunkariak, erakunde osoak eta alderdiak finantziatzeko sangria ekonomikorik ezagutuko ere ez.
Egoera zertan egonen den hemendik zenbait urtetara? Ikus eta sinets. ez naiz baikorrenen artean kokatzen.
Aldiz, gauzak doazen heinean, presoek iraunen dute, luzaz, jendeen aurreiritziak eta ez jakintasunak bezalatsu, ondoko belaunaldiei transmitituz gainera.
Manex Goienetxe historialariak zioen historia beti subjektiboa izaten dela eta erlatiboa. Unibertsitateko saioetan maiz etortzen zitzaion ahora: “zer dakigu? Ez dakigu deus!”. Hala da. Gure historiaren hainbat garaiez ez da deus narraturik. Beste zenbaitetan, ez dakigu kasik deus fidagarririk, datuak eskas direlako. Askotan, erredakzio interesatuak egin dira (interes geopolitikoen zerbitzuko, alderdi baten alde, nork bere burua goraipatuz, nik dakita) eta datu konkretu gutxirekin oinarrian. Interpretazioak publikatu ohi dira, nork bere prismotik idatziak eta, gauzak zer diren, gure kasuan, maiz 'besteek' idatziak.
Euskal Herriaren historia hurbilaz idatziko dute batzuek kilometrikoki, beren aiherkundetik maiz.
Espero dut guhaurrek ere gure bertsioa jarriko dugula nonbait.
Honek egin du. Baliteke ez gaitzan ase, arrazoin bat ala beste dela. Baina hor da. Badira ere beste batzuk. Agian liburuak ez dira gehiegi kontsultatzen direnak azken denboretan?
Azken berrogeita hamar urteetan Euskal Herrian bidea egiten jardun duten anitz badira. Gaurko egunean, aktualitateak eta presio sozialak aitzinean jartzen ditu. Hemendik zenbait urtetara, giroa higatuko delarik, zertan egonen gira? Oroz gainetik nork kondatuko du historia? Bizi izandakoak, nork bere buruarekin izandako dilemak, sufrimendua, pausu ezberdinak zerk eta nola motibatu zituen, sasia, heriotza, ezintasun politikoa eta holakoak? Presazkoa denez ez dakit, aldiz soporteak beharko direla bai eta kondatzeko asko luketenak ere bai badirela, batzuk ustekabetarik joaten hasiak dira, berekin eramanez kondatua izatea hainbeste merezi lukeen esperientzia.
Ez dut uste dena kondatu behar denik; gauza kondagarriak badirela bai eta ondokoentzat etzan behar direla segur.

Argazkia: Livre by Strlitzia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina