2012/04/09

Nor dira?

Ikastolako aitamen artean naizenetik, deskubritu dut elkarte baten alde bat.
Hobeki erran berriz deskubritu dut horrelako egituretan, talde profesionalaren paraleloan edo ondoan, kausitzen den bolondresen masa eta eraman lezakeen lana, azken urteetan bistatik galdua nuena.


Iragan larunbatean, ikastolako ikusgarrian, ehun bat familia bildu gara. Kalkulo logiko batean, ehun familia, berrehun aitama. Horretan dateke horrelako egituren aberastasun guzia.
Horien artean bagara: iturginak, irakasleak, medikuak, abokatuak, elektrikariak, zurginak, erizainak, diruzainak, margolariak, argazkilariak, harginak, komertsantak, sukaldariak, musikariak, kazetariak, animatzaileak, baratzezainak, tren gidariak, formatzaileak, soinu teknikariak, web garatzaileak, arkitektuak, komertzialak, kardiologoak, zerbitzariak, ile apaintzaileak, artisauak, dendari jostunak, harakinak, diseinugileak, metalgintzako langileak, hezitzaileak, artistak...

Horiekin guziekin baditezke zenbait gauza egitekoak.





Argazkia: Titulurik gabea by a.rud.beth

iruzkinik ez: