2014/12/27

Maite dut flipatzea. Baina ez hainbeste.

Azken urteetan Estatu Batuetatik etorri “berritasun” pedagogiko bati deitzen zaio flipatzea.
Desmartxa pedagogiko honek, iduriz, gero eta irakasle gehiago seduzitzen ditu, arrazoin parte haundiarekin dudarik gabe. 
Leizezulo batean bizi den irakasle bazira, laburki, klasearen iraultze horrek ondokoa erran nahi du: klasetik kanpora eramaten dituzu zure kurtsoen elementu teoriko guziak, ikastekoak direnak pertsonalki, gisa horretan klasea arintzen duzu lan pertsonal horietarik eta orenak libratzen egiazko elkarreragineko lanak eramateko, hausnartzeko, manipulazioa, nahi dena. Iraultze hori bideratzeko erabiliko diren medioak maiz teknologikoak dira (blog batean kokatzen dira azalpenak, edo bideo batean, aurkezpen batean…
Egia erraiteko, gauza xuxena da. Eta ondorioak ere baditu.

Hasieran hainbeste maitatu badut, gaur zalantza batzuk sortzen dizkit. Kontzientzia ez dit arras garbi eta beterik uzten, ez ematen duen planteamenduan edo garapenean, baizik eta jakintzarekin dugun harremana ez duelako ‘iraultzen’ hain zuzen.

Ontsa zait klase denbora gehiago dedikatzea aktibitate, ekintza eta elkarreraginari. Ontsa ere gisa horretan hizkuntzaren ikaskuntza eman denbora, zeharka edo, emendatua izatea. Ontsa zait baliabide numerikoen erabilpena ikasteko.

Baina hori dena zeren ikasteko?
Zalantza sortzen didana da ideia hori hain genialatzat gertatzea, bizkitartean finalitateak ez direnean aldatzen. Jakintza helburu nagusia delako ideia ez da aldatu. Diskurtsoetatik haratago, oraindik ere gauzak jakin eta ikasteari inportantzia zein den agerian uzten du, ene ustez.
Bide honetatik planteatzen da jakintza emendatzea, nork bere aldetik, bere denbora librean, bere medio pertsonalekin. Hainbeste errepikatzen zaigularik aho beteka, irakaskuntza ildo desberdinetatik, jakintza ez dela finalitatea, guk egin dugun gauza bakarra da honen klasetik baztertzea. Besterik ez.
Hori guzia zertarako? Erranen dugu denbora gehiago dugula konpetentzien garatzeko. Eta xuxen izan daiteke. Baina konpetentziak garatzeko behin segurtatu ondoan jakintza barneratua izanen dela.

Ez diot nehori harririk botako eta lehen erran bezala, biziki ideia ona zait eta ahal den oro baliatuko dut. Haatik, baliatuko dut oraindik gehiago, noizbait, jakintza hutsaren lanketa baino zerbait gehiago bideratzeko aukera eta erraztasuna, eta batez ere ikasleenganik inplikazio eta autonomia handiagoa, ikusiko diodalarik. Momentukotz, ez bainaiz horretan.

Argazkia; Arbre à l'envers by O. Jeannin

iruzkinik ez: