2011/12/21

euskaraz? (8)


… edo noiztenka ahoa bete hortz nagoela.

Orain dela aste pare bat, autobusean gindoazela, bikotea eta haurrarekin, semea kalaka gorrian usaian bezala, inguruko guziak beha abenturei. Parean, adineko emazte bat munttoa, hirurogeita zenbait urteak ontsa eramanki zituena. Garaztarra-edo izan behar zuen, mintzoarengatik.
Eskuaraz zuzendu zitzautan.


Emazteak:      Baakixu? Miresten xitut. Eskuaraz ari beitxia. Biziki inportantia 'uxu, azkenian eskuaraz edozein gauza itea posiblia beita, kontrakoa pentsatuik ee. Etxetik haste ta beste guzietaat. Aitor dixut eztutala beti hala pentsatu eta eztutala in, in beharko zen bezeinbat. Beinan zinez esperantxa ixut inen duziela zerbeit ona eta helduko ziztela. Ondokuek ukaan dixie zerbeit jarraitzeko, sehur nuxu.
Nik:                …
Emazteak:      Sehur duxu engaiamendia dela e! Ihardoki behar ardura, atxiki behar dela hortan! Pentsu dixut eztela egun guziz emana izaain. Nihauk eztixut in ahal ukan. Aatik egungoan kanpainek eta politikak beharba... etziakixit. Araiz! Lan haundia iten ai tutxu denak ta 'kuste 'uxu halee.
Nik:                …
Emazteak:      Oai joaan nuxu hementxetaik. Segi zaxu holo-hola! Kuraia on.
Nik:                … Addio?

Euskara egun osoetako gaia dut. Hark ez zekien. Ez dakit zer gertatu zitzaidan. Ez nuen atxeman arraposturik emateko.
Ez zen fitsik ihardestekorik.

Berantxeago, autobusean jarraikiz, berinatik iazko Deiardar kanpainaren afitxa zahar histu erdi urratu bat ikusiz, batzuek pesadunbrea dei lezaketenaren eta aldi berean esperantza ikaragarriaren arteko sendimendu nahasi eta bitxi batek inguratu ninduen.  

iruzkinik ez: