Gertatzen direnen artean, munduan zehar,
gertatzen dira batzuk frango harritzekoak. Autoz egindako bidaietan,
badira istorio kondan aritzeko tarte izigarri aberasgarriaketa iragan egunean istorio miragarri bezain argigarri
horietarik bat ekarri dit ene bidaideak.
Txinan. 20. mendearen erditsutan, MaoZedong-en deklarazio batzuetatik, sortu ziren gaurko egunean
« Médecins aux pieds-nus » (oinutsik diren medikuak)
deitzen ditugunak edo horrela ezagun ditugunak.
Kokatzeko, garaian, Txina osoan egoera sanitario txarra zen, laburki errateko jendeak ahoa zabalik leher egiten zuen, behar bezalako arta (anitzetan oinarrizkoak) eta mediku eskasez. Pentsa zitekeen medikuak etorraraztea mundu osotik, puntako medikuntza zerbait inplantatzea, aterabide zalu eta iraunkorra izanen ez zitekeena eta, gainera, eredu ekonomiko, sozial eta kultural batean nekez txertatua. Ez da hala gertatu, denbora labur batean behar baitziren mediku anitz formatu, ahalik eta jende gehien artatzeko eta horretarako baliabide gutxi zelako. Hortik, laborariak igorri ziren profesional multzo batengana medikuntzako oinarrizko jakintzen jasotzera, ondotik beren herkideak salba zitzaten. Eta salbatu ziren, ez aski baina anitz. Mediku bilakatu laborari horiek irrisa landetan gaindi ardura ibilki zirenez oinutsik « médecins aux pieds-nus » deitu ziren.
Kokatzeko, garaian, Txina osoan egoera sanitario txarra zen, laburki errateko jendeak ahoa zabalik leher egiten zuen, behar bezalako arta (anitzetan oinarrizkoak) eta mediku eskasez. Pentsa zitekeen medikuak etorraraztea mundu osotik, puntako medikuntza zerbait inplantatzea, aterabide zalu eta iraunkorra izanen ez zitekeena eta, gainera, eredu ekonomiko, sozial eta kultural batean nekez txertatua. Ez da hala gertatu, denbora labur batean behar baitziren mediku anitz formatu, ahalik eta jende gehien artatzeko eta horretarako baliabide gutxi zelako. Hortik, laborariak igorri ziren profesional multzo batengana medikuntzako oinarrizko jakintzen jasotzera, ondotik beren herkideak salba zitzaten. Eta salbatu ziren, ez aski baina anitz. Mediku bilakatu laborari horiek irrisa landetan gaindi ardura ibilki zirenez oinutsik « médecins aux pieds-nus » deitu ziren.
Duela gutxi, Pompiers Sans Frontieres erakundeak, 2005ean Asian gertatu tsunamiaren ondotik, hainbat su
hiltzaile profesional igorri zituen leku haietara. Han egon zen baten
ahotik entzun dut, lan demasaren aitzinean, larritasun mailaren
argira, izurrite arriskuen aitzinean, heltzen ez zen laguntza
internazionalaren zain egon gabe, zenbait egunez formatu behar izan
zituztela ehunka sokorista, lanjerrean zen jendearen salbatzeko doia:
odol ixurtzeak gelditu, septisemiak saihestu, haur sortze eta artak
burutu, anputazio garbiak egin, uraren garbitzeko teknikak erakatsi
eta beste.
Eredu hauek ber-berak kausituko dira,
leku eta garai desberdinetan, hainbat lanbiderekin: eskoletako
erakasleak Thailandian, abokatuekin Txinan berriz, alfabetizazioa
bultzatzeko Kuban eta Hego Amerikan, seguraski beste frango. Kasu
hauetan guzietan, nola edo hala salbatu dira milaka jende.
Badira zentzu horretan joan ez diren
adibide batzuk: adibidez, Afrikako herri batzuetara igorririk
sekulako laborantzako tresneria, teknologiak eta honen ondorioz,
lagundu ordez, leku horietako ehunka laborari langabeturik gelditzea,
tresneria sobera potenteak langile bakar bati sekulako lur eremuen
lantzea ahalegindu izanik. Hots, kinka txarrean den eredu sozial eta
ekonomiko batean iraunkorra eta egokia ez zen sistema eta teknikak
txertatuz eta desoreka handiagoa baizik ez eraginez.
Euskararen erakaskuntza iparraldean zer
da gaurko egunean?
Har ditzagun gaineko adibideak eta
ordezka zenbait elementu eta istorio bera berriz izkiria dezagun.
Eremua iparraldea da. Gaia eta
urgentzia euskararena, medikuntzaren ordez. Laborarien ordez
erakaslego bolondresa, profesionala ez dena. Medikuntza ikastaroen
ordez, erakasle izateko oinarriak. Erakunde humanitarioen ordez,
euskalgintzako erakundeak eta horietan kokatua den langilego
iraunkorra. Erremedio, diagnositiko eta ordenantzen ordez, euskararen
erakasteko baliabide minimo-minimoak, klaserako material zenbait eta
teknika pare bat. Jendearen borondateak, engaiamenduak, fedeak,
hurbiltasunak eta kartsutasunak hor dirauten konstatanteak dira,
tresneriaren basikotasunaren ber gisan.
Honek guziak, seguraski (itsuak ere ez
baikira), osatzen du sistema bat mugatua.. Emaitzak ez dira beharko
liratekeenak, pertsona gehiago beharko litzateke euskaldundu, egiten
dena baino gehiago. Erakaslego partzialki ez iraunkor batekin eramana
da, bestelakorik ez baitu ematen. Bizkitartean, egoerari, errealitate sozialari,
eremuari, hots osotasun bati egokia zaio urgentziazko dispositibo
hori, orekatzen da, urteetan errotu eta iraun du eta itzalak-itzal,
nekeziak-nekezia, emaitzak izan ditu. Sistema honek funtzionatzen du.
Baliteke asmatzea eta muntatzea beste
dispositibo bat, modernoagoa, garatuagoa, arautuagoa, osatuagoa, baliabide gehiagorekin, baldintza eta (agian) emaitza hobeekin. Baliteke...
Iparraldean, helduen euskalduntzea hori
da, horretan dabiltzan « Médecins aux pieds-nus »
delakoak bezala dabiltza. Euskara erakasleak oinutsik. Eta horiei
honainoko ibilbidea zor diegu.
Argazkia: Walking on wet sand
Argazkia: Rice
2 iruzkin:
hum ! solas horiek norbaiti entzuna dizkiot jada bainan idatzirik eta hain ongi borobilduak sekulan ez nituen ikusi...
Admiratzaile batek
Nik, hemen beste nunnahi bezala istorioak kondatzen ditut, besterik ez, eta erran bezala solas hauen iturrian beste norbait da. Eta niri hain argigarriak eta egokiak iduritu zitzaizkidan, piska bat pentsarazi zautatela...
Beraz norbait admiratzekotan, ez dut nik merexi.
Bide batez, zenbat biltzar egin/egiten ditugu beraz komunean? Ala zu zira solas hauen oinarrian ?
Izan ontsa ;)
Argitaratu iruzkina