- Ez dut lortzen "hori" azaltzea. Nola egiten duzu ? Zer da sekretua ? Ale, aitortzen ahal duzu, segur da baduzula zerbait hori irakasteko di-dau ?
2012/11/10
Maite ditut sekretu magikoak
Asteak iragaten dituzunean lanetik kanpo, bapatean, hor gaindi batek kurutzatzen zaitu eta ultra pozik da eta laster elkarrizketa guzia laneko tipikeria zenbaiti buruz gertatzen da. Eta heltzen da momentua galdera fatala botatzen dela :
2012/10/25
Heziketaz
Eskoletako portaleetan, familiako bazkarietan eta auzo arteko elkarrieketetan bezala, haurren hezteko moldeaz mintza gaitezke oren luzez, bakoitzak parekoaren egitateak pizatuz eta aholkurik hoberenaren hedatzaile dirdiratuz. Nork bere haurrei ematen dien hezkuntzaz ari naiz, ez eskolakoaz bistan dena.
Heziketa mailan, mila egimolde egonen dira baina laburbiltzen bagenu, azken batean, hiru alternatiba baizik ez genitzake kausi.
Lehena, errepikatzearena da. Aitzineko belaunaldian eredu hartuz, kopiaketa hutsa egin.
Heziketa mailan, mila egimolde egonen dira baina laburbiltzen bagenu, azken batean, hiru alternatiba baizik ez genitzake kausi.
Lehena, errepikatzearena da. Aitzineko belaunaldian eredu hartuz, kopiaketa hutsa egin.
2012/10/13
Euskaraz? (13)
Gizonak arrunt hemengoa ematen du. Euskalduna. Hirurogeita zenbait urtekoa erran nezake. Pentsatzen dut ez dela abertzalea, ez deus. Hemen gaindiko pertsona tipikoa. Seguraski Euskal Herritik beretik sekulan gutxi ez ateraia. Haroa ere badu, iritzia emateko doia edozein gauzez, ahoan bilorik gabe.
Duela gutxi ohartuak ginen bata eta bestea euskaldunak ginela. Noiztenka bezala, horrela mintzo ginen, karrika izkinean, goxoki, eta bapatean, xifriturik bezala, ausartu zen:
Schizofrenia.
Duela gutxi ohartuak ginen bata eta bestea euskaldunak ginela. Noiztenka bezala, horrela mintzo ginen, karrika izkinean, goxoki, eta bapatean, xifriturik bezala, ausartu zen:
- Baina zure euskara... konprenitzen da baina ez zara hemen bezala mintzo. Zure euskara ez da gurea bezalakoa alo ! Hitzak desberdinak dituzu. Nungoa zara? Ala Espainia aldekoa zara edo? Ala eskola horietan zenbaitetan ibilia behar bada ?Elkarrenganik berrogeita hamar kilometrotara sortu izanik, zenbait hitz desberdinki emanen ditugulako, bere burua paristar batenganik nireganik baino hurbilago sendituko zuelako inpresioa eman zidan. Traba zenbait hitz desberdin horietan eta aldi berean haratago.
Schizofrenia.
2012/09/22
Orenak
Qu'importe que l'on vive plus vite, pourvu que l'on vive plus heureux.
Prosper Mérimée
Bere sehaskan dagoela lo, mugitu gabe egonen nintzateke beha, haren gorputz atal ñimiño bakoitzari, ametsetarik egin mugimendu orori, atzarri ondoan eman soinu guziei. Hain tipi eta hain arin eta, ene begitan, perfektu. Bai, orenak, ahantzirik, ohako gainekaldean.
Baina hara non badiren beste zeregin eta betebehar frango. Arrunten eta domestikoenetarik hasiz, halabeharreko eginbehar administratiboetara. Badira ere familiako eta lagunartekoak. Ahantzi gabe, bistan dena, denek ahobeteka diotena ere: gutxieneko sozializazio maila bat atxiki behar omen da. Holako andana. Burtxoratu artekoak.
Alta, eni, hauek denak berdin zaizkit eta aitor dezadan, egin ahala gutxi, egin ahala fite eramaten ditut, baita hainbat besainka burutzen ere. Pisu bilakatu guzietatik ene denbora pasa gogokoenarentzat libratzeko doia, doi-doia.
Nahiago baititut orenak pasatu gure haur sortu berriari so eta horrek merezi baitu beste gauzetan gainetik eta presaka ibiltzea.
Alde batzuetan fiteago bizitzea, beste batzuetan urosago bizitzeko.
2012/08/27
Pasiorik gabe
Gogoan dut behin hola egitura bateko kargudun politikoak erran zuela :
Sans passion.
« … et j'admire la qualité de ce travail fourni avec tant de sérieux par notre équipe technique qui travaille à l'avenir de la langue basque sans passion. »
Sans passion.
2012/07/25
Baiona lehertzer da
Beste urte bat iragan da eta Baiona sutan jartzen ari da jadanik, goizetik, oraindik zazpi oren falta direlarik pestak ofizialki hasi aitzin. Urte bat iragan eta beti berdintsu gertatzen dira gauzak. Eta kasik ez nuke fitsik kondatzekorik...
Lehen izaten omen ziren pesta atseginak, arrunt desberdinak diotenez. Baionesenak nagusiki, laneko jantzi urdinetan ateratzen zirenak, nolazbait ezberdintasun sozialak gaindituz, denak berdin urdin ilunez (anitzez garbiagoa ere zitekeen...) eta ausatzeko egunak, denentzat.
Lehen izaten omen ziren pesta atseginak, arrunt desberdinak diotenez. Baionesenak nagusiki, laneko jantzi urdinetan ateratzen zirenak, nolazbait ezberdintasun sozialak gaindituz, denak berdin urdin ilunez (anitzez garbiagoa ere zitekeen...) eta ausatzeko egunak, denentzat.
2012/07/16
Lurralde antolaketa eta hizkuntza Ipar EHan.
Duela hilabete bat nonbait han aurkeztua izan bazitzaion euskalgintzari, zehazki Euskararen Erakunde Publikoko aholku batzordeari, atzoko Berrian agertu zen Max Brisson eta Paxkal Indo bikotearen elkarrizketa eta bide batez hauen lantaldean eraman zuten lanaren berri.
2012/07/14
2012/06/24
Mintzo
Gai eta gertakari guziek, gureak diren ber, hunkitzen gaituzten ber, merezi dute gure artean, gure herrietan eta oroz gainetik gure hizkuntzan tratatuak izateak. Hala behar lukete. Auzora joan gabe deusen bila edo lagun xerka, beste herri edota beste hizkuntza batean.
Eta mintzo garela, ustez, ardura ez gindoazke erran nahi genukeenaren bururaino edo ez gintezke haraino hel. Domaia.
Anitzetan, mintzo garela funtsezko, zinez aipatuak izateak balio luketenez, azalean edo itxura landutan gelditzen dira gauzak.
Gure esperientzietako irakaspen eta probetxuak oro partekatu gabe egoten gara, mila arrazoinengatik. Batzuetan, ez baita momentua, ez baita « kuadroa », ez baita « aski », ez baita espero dena, ez dira kondatzen. Besteetan, hutsuneak agerian utziko lituzkeelakoan, gure buruei ikusi nahi dizkiegun posizio hain erosoetatik uxatuko gintuzketelako, pseudo-suprematia bat kenduko liokelako baten bati, sobera « kritikoak » baitira, dena berriz pentsatzera eraman gindezaketelako, ez dira entzuten. Okerrago, gerta daiteke ez entzun, eztabaidatu, aipatu nahi izana, gure herri hain txikietan gure arteko uste eta beldurrak direla, pasibo eta lehia zozoak direla, konbentzituak egonen baikira gauza batzuk mahai gainean ezartzeko ez direla egokiak eta ordurarteko nolabaiteko bake soziala hauts bailezakete. Azkenik, azalpen batzuk zibilikoak zaizkigularik kaxatzen baititugu errexki, ez alferkeria edo ezazolkeriaz, beldurrez baizik.
2012/05/30
Hiltzen dute hitzek
Hitzekin egiten duzu lan, jolas, irri,
zernahi, egunero eta urtez-urte.
Ustea duzu hitzak direla misteriorik
handiena, altxorrik ederrena
Badakizu hitzek diotena baino gehiago
salatzen dutela beti.
Erran dizute begiratuak izatea merezi
dutela eta jario jarraiki beharrekoak.
Haatik, kasu egin behar zenuke.
Egun batez, ustegabetarik, hitzek(in)
hil baitzaitzakete.
Eta gero...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)