Heziketa mailan, mila egimolde egonen dira baina laburbiltzen bagenu, azken batean, hiru alternatiba baizik ez genitzake kausi.
Lehena, errepikatzearena da. Aitzineko belaunaldian eredu hartuz, kopiaketa hutsa egin. Gerta daiteke aitzineko belaunaldiaren eredua ona izatea. Edo ez. Gerta daiteke ere aitzineko belaunaldiak berak lehenagokoari ikusi izan diona errepikatu izana, gehiegi pentsatu gabe, sinplea baitzen. Hots duela mende beteko printzipioak transferitzea besterik gabe. Sinplea da, ez da pentsatzerik, kalkoak egin behar dira besterik gabe. Heziketa eredu ona bada gaitzerdi, baina baliteke ez hala izatea, anitzetan mundu eredu batean oinarritzen diren printzipioak aplikatzera eramaten baikaitu, eredu zahar, europar, xuri batenak, ez duena bat egiten gure gizarte ereduarekin, balore hertsiz hornitua, orduan haurrak hazten baitziren hezten diren baino gehiago, eta batzuetan ere, hezten lehen zentzuan. Artetik, gogoan dut nola hitz egiten zuen gure amatxik bere haurtzaroaz eta jaso zuen heziketaz : infernu bat, gogorra eta batzuetan krudela, frango gaztetarik bukatzen zen haurtzaroa funtsean; beste istorio bat da.
Bigarrena, Deus ez egitearena da.
Alaina, kontsidera genezake gaurko egunean, hezkuntza bere osotasunean aitamenganik haratagoko entitateen egitekoa dela: besteak, familak, eskolak, gizarteak, nik dakita. Batzuk badira ere pentsatuko dutenak, haurrek beren baitatik ikasi behar dutela eta autonomia osoan ibili haste-hastetik.
Hirugarrena, asmatzearena da. Bereziki besteen begiradaz abstrakzio eginez.
Denbora eta zure zainak jaten eta buruhauste anitz ematen dituen heziketa da, gutxieneko izpiritu kritikoa ukatera behartzen zaituena. Baina eredu hori originala da, egokia gaurko munduari edo bederen nahi zenukeen horri, oroz gainetik fidela zure balore eta pentsamoldeei.
Azken hau piska bat konplikatuagoa da, akigarriagoa, oraindik ez baita nehun idatzirik agertzen. Sustut ez duzu atxemanen hain usu eta merke, nork bere burua xurituz, banatzen diren « ni banintz » eta « nik banu » horien guzien artean. Zure izari pertsonalekoa da.
Azken hau piska bat konplikatuagoa da, akigarriagoa, oraindik ez baita nehun idatzirik agertzen. Sustut ez duzu atxemanen hain usu eta merke, nork bere burua xurituz, banatzen diren « ni banintz » eta « nik banu » horien guzien artean. Zure izari pertsonalekoa da.
Argazkia: Pared de Lajas 6905 by Lucy Nieto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina