Hitzekin egiten duzu truke, lan, jolas, irri,
zernahi, egunero eta urtez-urte.
Ustea duzu hitzak direla misteriorik
handiena, altxorrik ederrena.
Badakizu hitzek diotena baino gehiago
salatzen dutela beti.
Erran dizute begiratuak izatea merezi
dutela, edota jario jarraikikoak behar dutela.
Haatik, kasu egin behar zenuke:
egun batez, ustegabetarik, hitzek(in)
hil baitzaitzakete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina