2017/11/30


Gaur laugarren eguna dut kronika honetan, laugarrena ene Ahobizi esperientzian.

Irudikatzeko sentitzen dudana, aipamena eginen diot hemen holako gauzak azaltzen ni baino anitzez trebeagoa den Koldo Izagirreri, hona ekarriz bere “Autopsiarako Frogak” saiakerako pasarte bat:

Zaila omen da izugarri.
Ez dute ulertzen, erraz esan liteke zaila da.
«Nik zuri bai» erantzun izan du euskaldunak. Eta berdin jarraitzen dute ulertu gabe. Yo sí te entiendo. Eta ez zaie burutik pasatzen ahalegin bat egin behar izan duzula.
Mintza gaitezen beraz biok ulertzen dugun horretan, zertarako hainbeste espantu, erdaldunaren gogoeta.
Zer zaren frogatu behar duzu aldiro: bestearena ulertzen duzun gizakia, besteak (inoiz) ulertuko (ez) zaituelakoan.
Ez da samurra.


Hori bazterrean ezarririk, zer erran besterik?

BAMeko parte hartzaileek elkar gurutzatzen dugunean, beti dela ospatzeko arrazoia! Parte hartzaileak pozik ikusi ditut eta nik ere pozik hartu. Txapa ubel nahiz laranja bat ikusteak, aste honetan, suposatzen du kalakan gelditzea, bederen bi hitz trukatzea. Harremanen sortzeko tresna polita da azken finean, sare humanoa aktibatzen du, gurutzarazten. Astea aurrera doa eta bakoitzak du abentura pertsonal propioa. Ederra da. Agian hori da ederrena. Biderkatzen direla bizipenak, onak eta besteak. Guziek dute horren partekatzeko gogoa gainera!

Argazkia: Jupox 

iruzkinik ez: