Gaur, egun partikularra da. Hain zuzen ere frantses legebiltzarrean bozkatuko dute hizkuntz gutxituen karta berresteko lege proposamen bat. Hainbat egituren gaitzetsi dutena, artetik errateko, ez baita hizkuntzen militante eta mugimenduetako kideen kontsulta eta oniritziarekin eraman batetik eta bestetik arriskutsua gerta daitekeelako lege zurruna izatea.
Duela hilabete batzuk jadanik ulertua genuen hobe zela legerik gabe egonik, lege aldrebesaren zirrikutuen artetik baino.
Gaur egun partikularra da eta, egia osoa aitortzeko, bitxi senditzen naiz. Ez naiz ez pozik, ez triste. Beha naiz. Oroz gainetik ez dut sinesten biharko errazagoa izanen denik.
Gaurtik goiti bi gauza gerta daitezke.
Lehena, legea ez onartua izatea eta ondorioz Konstituzioa ez moldatzea, Eurokarta ez berrestea, hots hasierara itzultzea. Eta euskalgintzarentzat, orain arte bezala higatzen segitzea, baldintza ez hobe, ez okerragoetan. Horretan ohitzen da ere azken finean.
Bigarrena, legea onartua izatea eta ondotik bide korapilotsu bat eginik, aurreikusi guzia gauzatzea. Sinesgaitza ematen badu ere: Karta, Konstituzioa, Lege, estatuto bat hizkuntzentzat. Baina zein estatuto? Eta zein ondoriorekin?
Eta bihar, Estatuak bere gain hartuko balu hizkuntza gutxituen geroa, berak aipatzen dituen baldintza horietan berean eta muga guzi horiekin? Estatuak hartuko balu hizkuntzen transmisio eta irakaskuntza bere gain (bere sail elebidun publiko fantasmarekin)? Estatuak helduen euskalduntzearen ildoa baztertuko balu, edo okerrago hau ere bere gain kontsideratu? Merezi genukeen etorkizuna merke-merke ipotekatuz.
Zerbait da halere! Heltzea erratera hizkuntz lege proeiktu baten porrota espero dela. Horrela. Deplauki.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina