Eta bapatean heldu da !! Klase perfektua !
Baina zer ote da klase perfektua ?
Batzuek erran lezakete ez dela saio bakarrera mugatzen, gauza konplexu eta korapilatsua dela, luzaz planifikatu eta landu duzuna, parametro anitzekoa, oreka maila handikoa, eduki pertinente frangoren koktela, edozeinen eskutan sortzen ez dena hots. Kimera bat ?
Alta, baliteke hori baino sinpleagoa izatea.
Kurtso perfektuak ez du seguraski zure eskutik pedagogia mundialki itxuraldatuko eta ez dizu sari berezi baterako bidean jarriko : sinplea da, biziki arrunta.
Aurreikusi duzu zerbait egitea, segida logiko bat, agian funts praktiko zenbait duena. Dena gertatzen da zuk nahi zenuen bezala, gogoetatua zenuen bezala : ikasleak heltzen dira tenorez, prest lanerako, aitzineko aldian azalduaz oraindik oroit dira, ulertua dute berengandik espero dena, ulertua dute haiek zer nahi duten eta zertan den on, denek indarrak egiten dituzte, ko-eraikitzen dute. Zu, pozten zira, ageri diteke, agian erraten diezu ? Dena orekatua da eta lerrokatzen da ; bapatean aspaldiko partez bada armonia bat, haien artean, espero zena eta egiten denaren artean.
Nahi zenuke ez dadin sekulan buka...
Eta hop !! Fini da. « Jadanik ? » galdetuko du pare batek. Bai, denak luzatuko zineten oraino oren batez. Zorion usaina bada airean eta ondoko lanei pentsatzen hasiko zira laster. Baina nork daki ondokoa nola gertatuko den.
Itxurarik gabeko klase desorekatu txar frango eman behar dituzu, klase perfektua berriz dastatu aitzin.

Argazkia: On a Welsh beach by Caza_No_7
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina