… edo koherentzia xerkatzean,
ikastolaren hesien baitan sortzen ahal diren muturreko egoerak.
Lehena pasabidearen zolan zen. Diskrezio gutxikoa izanki, usaia du deplauki eta ozenki aritzeko hor gaindi. Kide batekin zeraman solasaren haritik, bota zuen, frantsesez noski:
- Gurasoak erdaraz ari dira ikastolaren baitan. Ados. Bai, frantsesez ari naiz, eta zer? Euskara ez badakigu, zer eginen dugu? Gainera, ez naiz batere ados nehor, ez eta haurrak ere, euskaraz aritzera behartzearekin. Nornahik, haur ala heldu, nahi duen hizkuntzan aritzeko dretxoa du. Adierazpen askatasuna deitzen zaio horri! Ez gara hasiko talibanen herrian bezala! Aski da.Bigarrena urrunago zen, portalea iragan berria zuen. Euskaraz gutxi daki eta frantsesez ari zen, hiruzpalau urteko haurrari zerbait erran zion eta haurrak ihardetsi:
- ...baina ama? Zergatik mintzatzen zira? Erran duzu ez dugula hitz egin behar ikastolan.
- Orain bai, mintzatzen ahal gara. Ez gara mintzatu behar ikastolaren barnean. Orain kanpoan gara, mintzatzen ahal gara. Zer egin duzu gaur?Ikastolaren baitan, euskarak behar luke nagusi. Gauzak diren heinean, zaila da horretara heltzea, bai haurren partetik, bai aitamen partetik. Kasuak ehunka, denak desberdinak, denak partikularrak. Eta aipatu hauek.
Bi pertsona, bi estremotan, lotsarik gabekotik humanitaterik gabekora.
Horrelakoentzat zer egin behar da?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina