Hogei ginen hastapean, guzien usteak gainditurik, milatik ez urrun gara heltzean.
Honek ez du orainokoan egiazko finitzerik izanen. BAM ekimenaren ondar egunera helduak gara eta bihar segipena nola eman dugu gogoeta gai ukanen.
Izan dira alde zailak. Norberaren nekezien gainditzea, erdararen zurrunbilotik nork bere burua ateratzen saiatzea, muturrak jasaitea, gutxiegi ginela pentsatzea noizbehinka.
Eta izan dira alde pozgarriak. Euskaldun berri batzuk ezagutzea, partaideen animoa senditzea, 800etik gora jende mobilisatzea, nahikeria gaitza antzematea inguruan.
Enetzat ez du funtsezko aldaketarik eragin, bistan dena pribilegiatu bat bainaiz jada. Baita ere astean zehar dudan bizi soziala hutsaren ondokoa baita (hortaz ohartzea ere bada ona nahiz kezkagarria izan).
Alta ene mugetatik hara joaten entseatu eta mugak non ditudan senditu dut. Astebete baino luzeago kostatuko zait gainditzeko baina ahaleginean behin jarririk jarraituko dut.
Bitartean bloga honen berpizteko parada ere izan dela ia ahantzi dut!
Badut gogoan beste ekimen batzuk beharko ditugula, errepikak, eta zabaldu hurbileko eremutik harago.
Baina biharko ere utziko ditugu egitekoak, asperdura haizatzeko parada zainduz.
Maitatu dut aste hau. Sentiarazi didana eta deskubriarazi didan guziarengatik.
Zerbait maitatzen hasten garen momentutik zerbait sufritzen hasten omen gara zioen Delerm aitak.
Sufritzen dut kotsia egunerokoa bihurtu ezin izanaz.
Berehala arte lagunak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina