2015/04/20

Izan ala ez izan

Azken asteetan ez dut deus idaztekorik atxeman. Euskaraz, hizkuntz politikaz, irakaskuntzaz, ...
Ez da ez dela deus erratekorik, baitzitekeen, anitz.
Azken hilabeteak eta datozen beste zenbait ere gogoeta eta proeiktu inportanteen garaia dira: iparraldeko makro-herri-elkargoa, hizkuntz politika, konpetentzia desberdinak zeinen eskutan geldituko diren, zeren egiteko, non geldituko da euskalgintza, ikastaroak sortu behar ote ditugu ala ez, formakuntza baten egiteko etenaldi bat egin behar ote nuke eta holakoak…


Beti bada beldur ikaragarri hori, etorkizuna zein izanen ote den, hautu bat ala bestea egitea, hautu bat ote dugu, hartu den norabide edo erabakiaren dimentsio faustiarra … Eta galdera esistentzial ugariren artean galdu gara: izan ala ez izan? erran ala ixil? ba ote da jainkorik? zerk pozten ditu emazteak? zer pasatzen da gizonen gogotik?

Egin bide luzearen ondotik, bide bazterrean jarririk gogoetatzen iragan egunen antzekoak izan dira, hausnarketa sukartsuak maiz eta batez ere itxaronaldia. Itxaropen kotsiarekin eta bizkitartean inpresio bat esperantza faltsuen arriskua dugula, euskarari doakionez behintzat.

Nehork ez daki oraindik, uztailetik goiti, euskara zer bilakatuko den. Noren eskumena izanen den bai, horretarako sortu erakunde publikoak jarraituko baitu hizkuntz politika gauzatzen, baina haratago zer? zenbat diru? zein ardatz? zein partaide? transbertsalitaterik izanen ote da? langileen baldintzak? sariak?

Izan ala ez izan? zerk mugiarazten ditu gizonak?
Ez nuke erran behar: beldur naiz.
Ene gogoan bric-à-brac handi bat da, segurtasun, anekdota, zalantza, bizipen eta gertakari anitzez arteko anabasa.
Ez da ez dudala deus errateko ukan. Ez dut neurtu zer den errangarria, noiz den ene analisia egokia eta noiz diren mamuak nagusitzen.

Argazkia: For Locks 

iruzkinik ez: