Inpresionea dut nik ere irakaskuntza mintzagai arrunta dela, tole aipatzen dela. Alta, ene iduriz bada distortzio bat, errealitatea gordetzen duen laino bat. Irakaskuntzaz, euskara edo hizkuntzen irakaskuntzaz barne, ari garenean aipagai dira hizkuntz politika, ikasle kopuruak, sartze kanpainak, inbertitzen diren diru kopuruak, bekak, erreferentzia eta modelo teorikoak, teknologiaren onurak, jarraitu beharreko eredu eta prozeduren informazioa. Gehiegitan kutsu manikeistarekin. Aktualitatera heltzen badira gai horiek, ardura berri txar edo ikuspundu kritikoak izaten dira.
Azken finean aditua izatea gauza komuna izanki, denek pentsatzen dugu informatuak garela eta tarteka denek gure buruak euskararen irakaskuntzaren espertatzat dituzkegu.
Bizkitartean, irakaskuntzari berari doakion analisia gutxi irakurtzen dut, inkesta funtsezkorik gutxi ikusten eta ikastea/ irakastea izan daitekeenaz orohar ulermen maila eskasa dela uste dut. Azken finean zer dakigu klasean egiten denaz ? Nork aipatzen du hori egiazki, gardenki ? Modelo teorikoetara erreferentzia xerkatu gabe, goiti behera jarriko genukeen eredu mirakuiluzkora erori gabe ? Itxurakeriarik gabe ?
Zer egiten da klasean ?
Bapatekoan ematen du dena gaizki edo dena biziki ontsa burutzen dela, bakoitzak emanen duen erreferaren arabera. Teorizazio eta orokortzera jotzen da maiz, horretara gabe zerbait serio eta fundamentuzkoa izanen ez balitz bezala, irakasle batek zenbait hitz konplikatu elkarri juntatzera ez helduz itxura galduko balu bezala. Baloratzean, iduri luke ez dela deus aldatzen edo alderantziz (haien burua hobekien saltzen dakitenek seguraski) batzuek dena ezberdin egiten dutela.
Deus gutxi agertzen da klasean egiten denaz. Zinez, urrun joan behar da xerka, baina sorpresak ez genituzke eskas.

Argazkia: Otherthings
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina