2011/03/05

Euskaraz? (5)

... edo « diplomazia » nire hiztegitik desagertzen denean, zer gertatzen den...
edo nola, bi liburu irakurri omen dituzten jendeen solasek erotzen nauten...

Nunnahi, seguraski bere burua inteklektual haunditzat duen bat ondoan denean, haurrari bat euskaraz ari zaionean eta beste batek frantsesez egiten dionean, euskararik ez baitaki. Mespretxu haundi batekin horrelako zerbait dio:

Emazteak:      Moda da baina ez da ongi hizkuntza gehiegi entzun ditzan haur batek. Zinez, ergelkeria da, gainera euskara...bo, hautu politikoa alaina...

Nik:                 ...

Emazteak:      Bai, bi hizkuntzetan aritzeak, haur tipi batentzat, ondorioak izaten ahal ditu, badakizu? Preseski mintzamenaren eskurapenean eta, beraz, sozializazioan. Eta horrek dakar beranta izatea, beste gaitasun batzuen eskurapenean ere bai... (dio nik dakita nun irakurri duela, artikulu bat edo, super-fier, eta hori niretzat txinparta da...)

Nik:                 Iduritzen zaizu atzeratua naizela?

Emazteak:      Hein? Zer? Ez dut hori erran...

Nik:                 Iduritzen zaizu atzeratua naizela? Ni euskaraz nagusiki aritu naiz bost urte arte eta, orduan jadanik, beste bi hizkuntza ulertzen nituen komunzki. Pentsatzen duzu gaur zenbait gaitasun eskas dudala?


Elkarrizketaren bukaera, ez duelako erantzun. Domaia da, forman nintzen.

iruzkinik ez: